Bi mahai inguru antolatu ditu Legazpiko Burdinola elkarteak
Legazpiko Burdinola elkarteak bi mahai inguru antolatu ditu martxoan eta apirilean. Arkeologiaren eta antropologiaren ekarpenak gure historiaren ikerketetan izenburupean antolatu dituzte jardunaldiak. Lehena bihar izango da, Iñaki Garcia Camino Bizkaiako Arkeologia Museoko zuzendaria eta Iñaki Sagredo Nafarroako Erreinuko gazteluen ikertzailea arituko dira hizlari lanetan. Bizkaian eta Gipuzkoan Erdi Aroan zeuden herri populazioen arituko dira. Mahai ingurua Legazpiko kultur etxean egingo da 19:00etan hasita.