Goierriko hamar alkatek atxikimendua adierazi diote gaur Berrialagunak egiteko ‘Zure ziztada behar dugu’ kanpainari. Ataun, Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi, Urretxu, Ormaiztegi, Segura eta Gaintzako alkateek parte hartu dute ekitaldian, eta etortzerik izan ez duten beste alkate batzuek ere babesa agertu dute.
Igor Eguren Ordiziako alkateak, guztien izenean, esan du euskarak aurrera egingo badu, euskarazko hedabideak beharrezkoak dituela. Horregatik norbanako gisa Berrialagun izateko ziztada emateaz gain, dei egin die herritarrei eurak ere gauza bera egiteko.
Ekitaldian Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria izan da, eta alkateen babesa eskertu du, horrelako babes insituzionalak oso garrantzitsuak direla azalduz. BERRIA Taldeak, BERRIA egunkari nazionalaz gain, Goierriko Hitza egunkaria eta Goiberri astekaria argitaratu eta banatzen ditu astero.
Ekitaldian ondorengo herrietako ordezkariek parte hartu dute: Igor Aierbe (Ataun), Azeari Andonegi (Lazkao), Oihane Zabaleta (Urretxu), Eluska Gerriko (Segura), Jose Mari Garmendia (Gaintza), Rosa Mari Urkia (Ormaiztegi), Koldo Agirre (Beasain), Jule Aranburu (Mutiloa, zinegotzia), Kepa Urzelai (Legazpi) eta Igor Eguren (Ordizia).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.