Haur lapurtuen afera eta Goiztiri AEK-ren 25. urtemuga Goiberrin
Goiberri aldizkariaren zazpigarren alean Goiztiri AEK euskaltegiaren 25. urtemuga izango da gai nagusia. Ume lapurtuen kasua ere hizpide izango dute, Maria Jesus Zubeldia ordiziarrari eginiko elkarrizketaren ildotik. Joseba Imazek, Idoia Luzuriagak eta Tere Madinabeitiak emango dute iritzia, eta ibilbideak Mandubia eta Kizkitza arteko bidea hartuko du. Ostiralean iritsiko da aldizkari berria etxeetara.