Lehen sektorea indartzea premiazko jo du udalak azoka suspertzeko
Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan parte hartu nahi du”, adierazi du Igor Eguren alkateak. Era eta adin guztietako jendeari zuzendutakoa ekitaldiak izango dira igandean Ordizian. Hala ere, urtez urte eta astez aste Ordiziako azokan biltzen diren saltzaile eta baserritarrei omenaldia egiteko baliatu nahi dute igandeko bazkaria. “Lehenengo sektoreak Goierrin izan duen garrantzia bera izan du historian zehar Ordiziako azokak. Orain, gizarteak jasan dituen aldaketekin, eta komertzio handien sorrerarekin, sektoreak berak behera egin du, eta hori da indartzen saiatu beharko ginatekeena”. Azokaren arrakastaren oinarri izan diren faktoreak ere aipatu ditu alkateak: produktuen trukaleku izatea, janari hornitzaileak izatea, aberastasun sortzailea izatea eta elikadura subiranotasunaren sustatzailea izatea. “Horrek bere horretan dirau, nahiz eta azokaren salmenta indizeek behera egin duten. Gutxienez, oinarrian zuenari eusten zaio”. Egurenek gogoratu du Ordiziako azoka eta Gernikakoa direla Euskal Herriko salgaien prezioak ezartzen dituztenak.
Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan parte hartu nahi du”, adierazi du Igor Eguren alkateak. Era eta adin guztietako jendeari zuzendutakoa ekitaldiak izango dira igandean Ordizian.
Hala ere, urtez urte eta astez aste Ordiziako azokan biltzen diren saltzaile eta baserritarrei omenaldia egiteko baliatu nahi dute igandeko bazkaria. “Lehenengo sektoreak Goierrin izan duen garrantzia bera izan du historian zehar Ordiziako azokak. Orain, gizarteak jasan dituen aldaketekin, eta komertzio handien sorrerarekin, sektoreak berak behera egin du, eta hori da indartzen saiatu beharko ginatekeena”.
Azokaren arrakastaren oinarri izan diren faktoreak ere aipatu ditu alkateak: produktuen trukaleku izatea, janari hornitzaileak izatea, aberastasun sortzailea izatea eta elikadura subiranotasunaren sustatzailea izatea. “Horrek bere horretan dirau, nahiz eta azokaren salmenta indizeek behera egin duten. Gutxienez, oinarrian zuenari eusten zaio”. Egurenek gogoratu du Ordiziako azoka eta Gernikakoa direla Euskal Herriko salgaien prezioak ezartzen dituztenak.