Osinalde Sarirako lehen saio puntuagarria, Idiazabalgo Axari saria, ostiralean jokatuko dute
Osinalde sarirako lehen saio puntuagarria Idiazabalgo Axari saria izango da, eta ostiralean jokatuko dute. 20:30ean afaria egingo dute Idiazabalgo Elizalde elkartean, eta ondoren izango da norgehiagoka. Sei bertsolari gaztek parte hartuko dute bertan: ...
Osinalde sarirako lehen saio puntuagarria Idiazabalgo Axari saria izango da, eta ostiralean jokatuko dute. 20:30ean afaria egingo dute Idiazabalgo Elizalde elkartean, eta ondoren izango da norgehiagoka. Sei bertsolari gaztek parte hartuko dute bertan: Peio Ormazabalek, Ander Solozabalek, Eñaut Uruburuk, Maddi Ane Txoperenak, Iñaki Alemanek eta Imanol Irazustabarrenak.
Bertsolariak kantatzen ari diren bitartean epaimahaiko kideak ere lanean arituko dira. Idiazabalgo saioan inork ez du jakiten epaimahaia nork osatzen duen. Beraiek bi bertsolari onenak aukeratuko dituzte, eta biek Osinalde Sariketan parte hartu ahal izango dute, apirilaren 14an. Entzuleek ere hautatuko dute beraien gustuko bertsolaria.
Aztiri Saria martxoaren 24an egingo dute, eta Ordiziako Argi Berri saria berriz, martxoaren 31an.