Zabaldu dute Loinatz jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea
Oraindik bi hilabete falta dira Loinatz jaietarako, baina dagoeneko hasi festak girotzeko aurreneko ekitaldiak martxan jartzen. Beasaingo Udaleko kultura eta euskara batzordeak, aurtengo jaietako kartela izango dena aukeratzeko lehiaketa abiarazi du. L...
Oraindik bi hilabete falta dira Loinatz jaietarako, baina dagoeneko hasi festak girotzeko aurreneko ekitaldiak martxan jartzen. Beasaingo Udaleko kultura eta euskara batzordeak, aurtengo jaietako kartela izango dena aukeratzeko lehiaketa abiarazi du.
Lanak, apirilaren 12rako aurkeztu behar dira, eta sari banaketa, apirilaren 17an egingo dute. Aurkeztutako lanekin, erakusketa antolatuko du udalak, jaietako egitarauaren barruan.
Lehiakideek bi mailatan parte hartuko dute. A mailan, 15 urtetik gorakoak ariko dira, eta B mailan, 7 eta 15 urte artekoak. A mailako irabazleak 370 euro jasoko ditu; gaztetxoen mailakoak berriz, 130 euro.
Kartelek, Beasain, 2012ko Loinatz jaiak. Maiatzaren 18tik 27ra lema izan behar dute, eta 42×60 zentimetroko neurria, edo horren proportzionala den beste neurri bat. Edozein kolore eta teknikatako lanak aurkez daitezke.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak kontsultatu nahi dituenak, Beasaingo Udalaren webgunean ditu ikusgai.