Agirre Etxeberri-Goenaga hirigintza planaren aldaketak onartu dituzte
Ezohiko osoko bilkura egin dute aste honetan Legazpin. Sei puntuko gai zerrenda eraman du udal gobernuak bilkurara: bost hirigintza gaiei lotutakoak eta beste bat bi lanposturen berrikuspenari zegozkionak. Aurkeztutako puntu guztiak adostu dituzte. Bi izan ziren, dena den, osoko bilkuran landu ziren gai nagusiak. Batetik, Agirre Etxeberri eremuko hirigintza planari dagokiona. Bestetik, udal eraikinen garbiketa zerbitzuari buruzkoa. Agirre Etxeberri hirigintza planaren barruan onartu beharreko behin betiko aldaketek eraman zuten denbora gehien. Planak bi eremu hartzen ditu bere baitan, Agirre Etxeberri izenekoa batetik, Patrizio Etxeberriaren familiak udalari emandako eraikinaren ondoan kokatuko eremua, eta Goenaga izenekoa, bestetik. Olazabal institutuaren ondoan dagoena. Bi eremuotan etxebizitzak eta parke publikoak eraikiko ditu Legazpi Berri enpresak. Atal honi dagokionez bi puntutan onartu zituzten behin betiko aldaketak: Agirre Etxeberri-Goenagako hirigintza hitzarmenari dagozkionak batetik, eta honen baitako hiri-antolamenduko plan bereziari dagozkionak, bestetik. Hirigintza hitzarmenaren baitan, hasiera batean eraikitzea aurreikusita zeuden 130 etxebizitza beharrean150 eraikitzea onartu zuten. Horietatik 90 libreak izango dira, 34 babes ofizialekoak eta 26 tasatuak. Horren truke, Legazpi Berrik beste bi lan egiteko konpromisoa hartuko du udalarekin. Muruko bidegurutzea konpontzea, eta Olazabal institutuaren eta San Inazioko igogailuaren artean irisgarritasuna bermatzeko lanei jarraipena ematea. Ez ziren alegazioak onartu Hirigintza hitzarmenaren baitan hiru alegazio aurkeztu ziren. Bat EAJk [...]
Bi izan ziren, dena den, osoko bilkuran landu ziren gai nagusiak. Batetik, Agirre Etxeberri eremuko hirigintza planari dagokiona. Bestetik, udal eraikinen garbiketa zerbitzuari buruzkoa.
Agirre Etxeberri hirigintza planaren barruan onartu beharreko behin betiko aldaketek eraman zuten denbora gehien. Planak bi eremu hartzen ditu bere baitan, Agirre Etxeberri izenekoa batetik, Patrizio Etxeberriaren familiak udalari emandako eraikinaren ondoan kokatuko eremua, eta Goenaga izenekoa, bestetik. Olazabal institutuaren ondoan dagoena. Bi eremuotan etxebizitzak eta parke publikoak eraikiko ditu Legazpi Berri enpresak.
Atal honi dagokionez bi puntutan onartu zituzten behin betiko aldaketak: Agirre Etxeberri-Goenagako hirigintza hitzarmenari dagozkionak batetik, eta honen baitako hiri-antolamenduko plan bereziari dagozkionak, bestetik.
Hirigintza hitzarmenaren baitan, hasiera batean eraikitzea aurreikusita zeuden 130 etxebizitza beharrean150 eraikitzea onartu zuten. Horietatik 90 libreak izango dira, 34 babes ofizialekoak eta 26 tasatuak.
Horren truke, Legazpi Berrik beste bi lan egiteko konpromisoa hartuko du udalarekin. Muruko bidegurutzea konpontzea, eta Olazabal institutuaren eta San Inazioko igogailuaren artean irisgarritasuna bermatzeko lanei jarraipena ematea.
Ez ziren alegazioak onartu
Hirigintza hitzarmenaren baitan hiru alegazio aurkeztu ziren. Bat EAJk eta bi PSE-EEk. Hirurak atzera bota zituen udalbatzak.
Ane Urkiolak, EAJren izenean planaren bideragarritasuna zehazteko erabili den sistema aldatzeko proposamena azaldu zion udalbatzari, pasa den urteko azaroan araudi berri bat atera zela argudiatuta. Atzera bota zuten proposamena, eta repartzelazio plana egiten denean aintzat hartuko dutela esan zuen alkateak.
PSE-EEk bi alegazio aurkeztu zituen. Bata, gainbalio zergagatik udalak enpresa eraikitzaileari kobratu beharrekoa %5 igotzea. Bestea, Muruko bidegurutzea eraberritzeko lanei baino, Olazabal institutuko eta San Inazioko igogailuaren arteko irisgarritasun lanei lehentasuna ematea.
Bi proposamenak atzera bota zituen udalbatzak. Lehena legeak onartzen ez duelako. Bigarrena, alkatearen hitzetan, udalak martxan jartzeko asmoa duen herri barruko autobusa goiko auzoetara iristeko, Muruko bidegurutzea konpontzea ezinbestekoa delako.
Agirre Etxeberri gaiaren baitako bigarren puntua, hiri-antolamenduko plan bereziaren behin betiko aldaketak onartzeari zegokiona izan zen. Batetik, EAJk aurkeztutako alegazio bat onartu zen. Plan bereziaren baitako bideragarritasun planaren barruan Agirre Etxeberri eraikina hirigintza karga bezala ez agertzeko eskaera egin zuen EAJk. Baita, bide batez, lehenbailehen eraikina udalaren izenean jartzeko eskriturak egitea ere.
Bigarren alegazioa partikular batek aurkeztu zuen. Aipatutako eremuan egingo den parke publikoa egokitzearen inguruko proposamena egin zuen. Eskaera partzialki onartu zioten, baina, oinezkoena izango den esparruan kotxea erabiltzea debekatu zitzaion.
Udaleko garbiketa zerbitzua
Udaleko eraikinen garbiketa zerbitzua esleitzeko prozesuari dagokion gaia izan zen osoko bilkuran landu zen beste gai nagusia. Esleipen prozesua bertan behera uztea erabaki zuen udalak aurreko bilkuretako batean. Ordura arte zerbitzua eskaini zuen enpresak aurkeztu beharreko txostenean akatsak zeudela eta, prozesua bertan behera uztea zela onena erabaki zuten orduan.
Prozesua bertan behera uzteko proposamena Euskal Herriko Aholkularitza Batzordean aurkeztu zuten. Honek, ez du onartu prozesua bertan behera uzteko proposamena. Hortaz, bide judiziala hartuko du orain prozesuak. Luze joko duela esan du alkateak, «baina ez zaigu beste biderik gelditzen», gaineratu zuen.
Bien bitartean, prozesua hasi aurretik zegoen enpresak jarraitzen du garbiketa zerbitzua eskaintzen udal eraikinetan, eta berak hartuko ditu bere gain epaiketa gastuak.
Eztabaidatu ziren gainerako gaien artean, Elbarrenan udalak duen lur sailaren eskriturak egitea eta arautzea onartu zuten. Baita, basoko peoi eta mantentze lanetarako ofizial lanpostuak baloratzeko aurkeztu diren eskaerak izapidetuko direla onartzea ere.