CAFek 200 milioi euroko bi kontratu lortu ditu Saudi Arabian
Beasaingo CAF tren enpresak berrehun milioi euro inguruko bi kontratu sinatu ditu Saudi Arabiako bi enpresekin: SRO Saudi Railways Organizations eta SAR Saudi Railway Company. CAFek Saudi Arabiarako hamabi bagoi eginak ditu, Saudi Railways Organizations enpresarekin bi kontratu baitauzka adostuta aurretik. Oraingoan lau bagoi egingo ditu enpresa harentzat. CAFek Saudi Arabiarako eraikitako lehendabiziko trenek apirilean hasiko dute euren zerbitzua. Herrialde osoko tren azkarrenak izango dira, orduko berrehun kilometroko abiadurarekin. Beasaingo enpresak, Saudi Arabian duen nagusitasuna bermatu du azkeneko bi kontratu horiekin. Bertan gauzatutako proiektuekin laurehun milioi euro inguru jaso ditu dagoeneko eta Riyadh eta Doha hirietan bulegoak ireki ditu.
Beasaingo CAF tren enpresak berrehun milioi euro inguruko bi kontratu sinatu ditu Saudi Arabiako bi enpresekin: SRO Saudi Railways Organizations eta SAR Saudi Railway Company.
CAFek Saudi Arabiarako hamabi bagoi eginak ditu, Saudi Railways Organizations enpresarekin bi kontratu baitauzka adostuta aurretik. Oraingoan lau bagoi egingo ditu enpresa harentzat. CAFek Saudi Arabiarako eraikitako lehendabiziko trenek apirilean hasiko dute euren zerbitzua. Herrialde osoko tren azkarrenak izango dira, orduko berrehun kilometroko abiadurarekin.
Beasaingo enpresak, Saudi Arabian duen nagusitasuna bermatu du azkeneko bi kontratu horiekin. Bertan gauzatutako proiektuekin laurehun milioi euro inguru jaso ditu dagoeneko eta Riyadh eta Doha hirietan bulegoak ireki ditu.