Errugbi eskola babestuko du Mujika Dekorazioak-ek
Ordizia Rugby Elkarteko errugbi eskolak babesle berria izango du aurrerantzean, Beasaingo Mujika Dekorazioak denda. Dendaren arduradun Iñaki Mujika jokalaria izan zen bere garaian –hiru laurdenekoan jokatzen zuen–, eta kirolarekiko lotura horrek b...
Ordizia Rugby Elkarteko errugbi eskolak babesle berria izango du aurrerantzean, Beasaingo Mujika Dekorazioak denda. Dendaren arduradun Iñaki Mujika jokalaria izan zen bere garaian –hiru laurdenekoan jokatzen zuen–, eta kirolarekiko lotura horrek bultzatu du eskola babestera. Zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkio Mujikari, eskolak garrantzia handia baitu klubaren egituran.