Bizitza osasuntsuaren inguruko hitzaldia, bihar
Asmube emakume elkarteak antolatuta, Bizitza osasungarria preskribatu izeneko hitzaldia egingo dute bihar. Tomas Plazaola, eskualdeko osasun publikoko arduraduna izango da hizlaria. Asmube elkarteak Oriamendi kalean duen egoitzan bilduko dira, bihar, 1...
Asmube emakume elkarteak antolatuta, Bizitza osasungarria preskribatu izeneko hitzaldia egingo dute bihar. Tomas Plazaola, eskualdeko osasun publikoko arduraduna izango da hizlaria. Asmube elkarteak Oriamendi kalean duen egoitzan bilduko dira, bihar, 18:30etik aurrera. Herritar guztiak eta gainontzeko elkarteetako kideak ere gonbidatu dituzte saio horretara.