Eire-Bankoa xake txapelketako finala bideoan
Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak irabazi du, seigarren urtez, Urretxuko Eire-Bankoa xake txapelketa. Pasa den igandean jokatu zuten finala, eta Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen partida. Beste bi final ere jokatu zituzten egun berean. Bideoaren amaieran, Rodriguez zaldibiarraren hitzak jaso zituen Aranburuk.