Giro jatorrean egin dute postre ikastaroa jubilatuenean
Joan den ostiralean, eta Ordiziako Udaleko EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, gozongintza ikastaroa egin zuten Jubilatuenean euskara ikasten ari diren taldekoek eta baita hainbat jubilatuk. Karmele Santoyo AEK euskaltegiaren arduradune batek eman zien ikastaroa han bildu ziren hamabost bat lagunei. Laranja moussa eta gazta tarta nola egin irakatsi zien. “Ikastaroan parte hartu zutenek zintzo-zintzo hartu zituzten oharrak, ondoren norberak etxeak egin ahal izateko”, azaldu dute AEK-koek. Bukaeran, prestatutakoa dastatzeko aukera izaten zuten denek. Ikastaro hori ez da izango EBPNren barruan martxoan egingo dute ekitaldi bakarra. AEKko ikasleak jakiak lantzen ari dira eskolan, eta hori dela eta, hilaren 28an, 09:45ean, bisita gidatua egingo dute D’elikatuz elikadura eta gastronomia zentrora. “Ez dago mugarik, eta hala nahi duten herritarrek ere parte har dezakete ekintza honetan”, adierazi du AEKk.
Joan den ostiralean, eta Ordiziako Udaleko EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, gozongintza ikastaroa egin zuten Jubilatuenean euskara ikasten ari diren taldekoek eta baita hainbat jubilatuk. Karmele Santoyo AEK euskaltegiaren arduradune batek eman zien ikastaroa han bildu ziren hamabost bat lagunei. Laranja moussa eta gazta tarta nola egin irakatsi zien. “Ikastaroan parte hartu zutenek zintzo-zintzo hartu zituzten oharrak, ondoren norberak etxeak egin ahal izateko”, azaldu dute AEK-koek. Bukaeran, prestatutakoa dastatzeko aukera izaten zuten denek.
Ikastaro hori ez da izango EBPNren barruan martxoan egingo dute ekitaldi bakarra. AEKko ikasleak jakiak lantzen ari dira eskolan, eta hori dela eta, hilaren 28an, 09:45ean, bisita gidatua egingo dute D’elikatuz elikadura eta gastronomia zentrora. “Ez dago mugarik, eta hala nahi duten herritarrek ere parte har dezakete ekintza honetan”, adierazi du AEKk.