Herrira mugimendua aurkeztu dute Ordizian
Euskal presoen aurkako “salbuespen neurriak indargabatzeko” eskatzeko, presoen kolektiboa Euskal Herrian batzeko, iheslarien politikoen aurkako “jazarpena amaitzeko” eskatzeko, eta preso eta iheslari guztiak etxeratu eta konponbide prozesuari lotutako ibilbide batean txertatzeko helburuarekin sortu dute Ordizian Herrira mugimendua. Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilaren 7an antolatu zuen manifestazioaren helburuei segida emanez sortu zen Herrira mugimendua otsailean, Donostiako Kursaalean. Taldea aurkezteaz gain, datorren ostiralerako manifestazio bat deitu dute. Plaza Nagusitik abiatuko da, 20:00etan. Mugimenduaren beraren eskakizunak plazaratu ez ezik, hilaren 29an 20 urte preso egingo dituen Pako Mujika ordiziarraren egoera ere salatuko dute deitzaileek. Azken urteetan Zuerako espetxean (Zaragoza, Espainia) dago preso Mujika, eta azken hilabeteetan espetxeko baldintzek “okerrera” egin dutela salatu dute: “Janari eskasagoa ematen diete, kirola egiteko aukera gutxiago dute eta korrika egiteko eremua murriztu diete, besteak beste”. Mugimenduko kideek gogoratu dute helburu horiekin bat egin duen edozein herritarrek har dezakeela parte ekimen horretan. Bi hilabetean behin deitzen dituzten batzar irekietara joan daitezke herritarrak haien ideiak eta iritziak plazaratzera.
Euskal presoen aurkako “salbuespen neurriak indargabatzeko” eskatzeko, presoen kolektiboa Euskal Herrian batzeko, iheslarien politikoen aurkako “jazarpena amaitzeko” eskatzeko, eta preso eta iheslari guztiak etxeratu eta konponbide prozesuari lotutako ibilbide batean txertatzeko helburuarekin sortu dute Ordizian Herrira mugimendua. Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilaren 7an antolatu zuen manifestazioaren helburuei segida emanez sortu zen Herrira mugimendua otsailean, Donostiako Kursaalean.
Taldea aurkezteaz gain, datorren ostiralerako manifestazio bat deitu dute. Plaza Nagusitik abiatuko da, 20:00etan. Mugimenduaren beraren eskakizunak plazaratu ez ezik, hilaren 29an 20 urte preso egingo dituen Pako Mujika ordiziarraren egoera ere salatuko dute deitzaileek. Azken urteetan Zuerako espetxean (Zaragoza, Espainia) dago preso Mujika, eta azken hilabeteetan espetxeko baldintzek “okerrera” egin dutela salatu dute: “Janari eskasagoa ematen diete, kirola egiteko aukera gutxiago dute eta korrika egiteko eremua murriztu diete, besteak beste”.
Mugimenduko kideek gogoratu dute helburu horiekin bat egin duen edozein herritarrek har dezakeela parte ekimen horretan. Bi hilabetean behin deitzen dituzten batzar irekietara joan daitezke herritarrak haien ideiak eta iritziak plazaratzera.