Oroitzapenak, eskertza eta gonbidapena egin dituzte Zaldibiako Beti Gazte elkartearen irekiera saioan
Igande eguarte betea eta zenbait unetan hunkigarria izan zuten Zaldibiako jubilatuek herenegun. Beti Gazte jubilatu elkarte berrantolatu berriaren lokala ofizialki ireki zuten. Aurretik, ekitaldi goxoarekin irudikatu zuten elkartearen berpiztea, herri antzokian. Meza entzun, eta kalejiran joan ziren aretora. Antzokian, 150 bat herritarren aurrean, sorrerako bazkideei gorazarre egin zieten. Juanita Murua oholtzara igoarazi, eta denen aitortza jaso zuen. Bilobek lore sorta oparitu zioten azkeneko 17 urtean elkartearen lehendakari eta euskarri izan den emakumeari. Antonio Etxeberria zena ere gogoan izan zuten. Kantari taldekoek abesti berezia sortu dute «Arretxeko Antonio» oroitzeko, eta ikus-entzunezkoarekin oroitu zituzten «garai zaharrak». Jubilatuei eta oro har herritar guztiei Beti Gaztera joateko gonbita egin dute kideek. Birmoldaketa lanak egin ditu udalak Beti Gazteren lokalak (udaletxearen behealdean dago), eta taberna zerbitzua ere atzera ematen hasi dira, kudeatzaile berriekin. Igandean eduki zuten zaldibiarrek lehen aldiz aretoa barrutik ikusteko aukera, eta hamaiketakoa zerbitzatu zieten joan ziren guztiei. Aurrerantzean ere taberna publiko guztiarentzat zabalik izango da, jubilatuez eta elkarteko bazkideez gain. Inaugurazioaren eta elkartearen zuzendaritza berriaren informazio gehiago, zaldibia.org webgunean nahiz Hitzako Paperekoa atalean.
Igande eguarte betea eta zenbait unetan hunkigarria izan zuten Zaldibiako jubilatuek herenegun. Beti Gazte jubilatu elkarte berrantolatu berriaren lokala ofizialki ireki zuten. Aurretik, ekitaldi goxoarekin irudikatu zuten elkartearen berpiztea, herri antzokian. Meza entzun, eta kalejiran joan ziren aretora.
Antzokian, 150 bat herritarren aurrean, sorrerako bazkideei gorazarre egin zieten. Juanita Murua oholtzara igoarazi, eta denen aitortza jaso zuen. Bilobek lore sorta oparitu zioten azkeneko 17 urtean elkartearen lehendakari eta euskarri izan den emakumeari. Antonio Etxeberria zena ere gogoan izan zuten. Kantari taldekoek abesti berezia sortu dute «Arretxeko Antonio» oroitzeko, eta ikus-entzunezkoarekin oroitu zituzten «garai zaharrak». Jubilatuei eta oro har herritar guztiei Beti Gaztera joateko gonbita egin dute kideek.
Birmoldaketa lanak egin ditu udalak Beti Gazteren lokalak (udaletxearen behealdean dago), eta taberna zerbitzua ere atzera ematen hasi dira, kudeatzaile berriekin. Igandean eduki zuten zaldibiarrek lehen aldiz aretoa barrutik ikusteko aukera, eta hamaiketakoa zerbitzatu zieten joan ziren guztiei. Aurrerantzean ere taberna publiko guztiarentzat zabalik izango da, jubilatuez eta elkarteko bazkideez gain.
Inaugurazioaren eta elkartearen zuzendaritza berriaren informazio gehiago, zaldibia.org webgunean nahiz Hitzako Paperekoa atalean.