Apirilaren 10erako ordaindu behar da ibilgailuen zerga
Datorren apirilaren 10ean bukatuko da 2012ko Ibilgailuen Zerga borondatezko epean ordaintzeko azken eguna. Helbideratutako ordainagiriak egun horretan kobratuko ditu udalak, eta kontua helbideratuta ez duten herritarrek herriko edozein aurrezki kutxa e...
Datorren apirilaren 10ean bukatuko da 2012ko Ibilgailuen Zerga borondatezko epean ordaintzeko azken eguna. Helbideratutako ordainagiriak egun horretan kobratuko ditu udalak, eta kontua helbideratuta ez duten herritarrek herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin dezakete ordainketa. Ordiziako Udalaren webguneko ordainketa on-line atalean ere egin daiteke ordainketa.
Ordainagiriak helbideratu gabe dituzten herritarrek ostirala baino lehen hartu beharko dute inprimakia Herritarren Arretarako Bulegoan.













