Argi Berri bertso sariko afarirako txartelak salgai daude oraindik
Hilaren azkeneko egunean, martxoaren 31n, Argi Berri XV. bertso sariketa jokatuko da, izen bereko elkartean. Saioaren aurretik, ordea, afaria izango da, eta antolatzaileek gogoratu dute afarirako txartelak salgai daudela oraindik Herrikoa tabernan eta Buztuntza auzoko Kiko Enea tabernan, 25 euroan. Afaltzera joaten ez direnak, hala ere, saioa entzutera joan daitezke. Argi Berri bertso sariketa apirilaren 14an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketarako baliagarria da, eta Ordizian kantuan ariko diren sei bertsolaritatik bi sailkatuko dira Osinaldeko finalerako. Manex Mantxola (Urretxu), Amaia Iturriotz (Zumarraga), Josu Sanjurjo (Lesaka), Endika Igartzabal (Gabiria), Maindi Murua (Azkaine) eta Imanol Uria (Algorta) ariko dira Ordizian kantuan. Joan den ostiralean Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatu zen sariketan, Maddi Ane Txoperena (Hendaia) eta Peio Ormazabal (Arrigorriaga) izan ziren onenak, eta beraz, finalerako sailkatu zirenak. Bigarren kanporaketa Aztirian jokatuko da, datorren larunbatean.
Hilaren azkeneko egunean, martxoaren 31n, Argi Berri XV. bertso sariketa jokatuko da, izen bereko elkartean. Saioaren aurretik, ordea, afaria izango da, eta antolatzaileek gogoratu dute afarirako txartelak salgai daudela oraindik Herrikoa tabernan eta Buztuntza auzoko Kiko Enea tabernan, 25 euroan. Afaltzera joaten ez direnak, hala ere, saioa entzutera joan daitezke.
Argi Berri bertso sariketa apirilaren 14an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketarako baliagarria da, eta Ordizian kantuan ariko diren sei bertsolaritatik bi sailkatuko dira Osinaldeko finalerako. Manex Mantxola (Urretxu), Amaia Iturriotz (Zumarraga), Josu Sanjurjo (Lesaka), Endika Igartzabal (Gabiria), Maindi Murua (Azkaine) eta Imanol Uria (Algorta) ariko dira Ordizian kantuan.
Joan den ostiralean Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatu zen sariketan, Maddi Ane Txoperena (Hendaia) eta Peio Ormazabal (Arrigorriaga) izan ziren onenak, eta beraz, finalerako sailkatu zirenak. Bigarren kanporaketa Aztirian jokatuko da, datorren larunbatean.














