Elkarbizitza sustatzea helburu
Ordizia gero eta gertuagoa dago 10.000 biztanle edukitzetik – 9.836– eta horietatik 1.341 (%13,6) Europar Batasunetik eta munduko beste zenbait lurraldetatik etorritako biztanleak dira. Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak Udal Harrera Sarea, eta Migrazio eta Aniztasun Diagnostikoa aurkeztuko du gaur arratsaldean, helburu argi bat hartuta: jatorri ezberdineko herritarren arteko bizikidetza sustatzea. Gaurko aurkezpenaren inguruko erreportaje zabala kaleratuko du bihar Goierriko Hitzak papereko edizioan.