‘Familia hartzaileak: hazi, hezi, bizi’ izenburupean hitzaldia izango da bihar
Gipuzkoako Familia Hartzaileen Beroa elkarteak antolatuta, familia harreraren inguruko hitzaldia izango da bihar Legazpin. Familia hartzailek: hazi, hezi, bizi izenburupean egingo dute hitzaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesgabeko egoeran dauden adi...
Gipuzkoako Familia Hartzaileen Beroa elkarteak antolatuta, familia harreraren inguruko hitzaldia izango da bihar Legazpin. Familia hartzailek: hazi, hezi, bizi izenburupean egingo dute hitzaldia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak babesgabeko egoeran dauden adin txikiko haurren harrera programan parte hartzeko deia egin die herritarrei prentsa ohar bitartez. Gaur egun, aldundiak dioenez, zazpi eta hamabi urte arteko haurrak hartzeko prest dauden hamabost familia behar dira Gipuzkoan. Harrera Familien programak jatorrizko familiatik banatu diren haurrei familia baten babesa eta maitasuna izateko aukera eskaintzen die.
Gaur egun 241 familia boluntariok 310 haur eta nerabe dituzte hartuta. Hartzeko zain dauden beste 69 adin txikiko aldundiak kudeatzen dituen pisuetan bizi dira gaur egun.
Harrera Familiak programaren inguruko xehetasunak emateko hitzaldia izango da bihar Legazpin. 18:30ean emango zaio haisera kultur etxean eta Izaskun Ugarte, Beroa elkarteko lehendakaria, Leticia Martin psikologoa eta psikoterapeuta eta familia hartzaileak arituko dira hizlari lanetan. Informazio gehiago nahi duenak 943 24 56 04 telefonora dei dezake edo asociacionberoa@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi.












