Gazta, sagardoa eta mendia
Naturari lotutako hainbat gai ustiatu izan ditu historikoki Zerainek. Ezagunak dira burdina, egurra eta harria ustiatzeko guneak herrian, «Zerain betidanik nekazaritzara eta artzaintzara loturik egon den herria» baita. Iraganetik ez ezik, etorkizu- nerako ere bizi nahi du, ordea, Zerainek, iraganak utzitakoa etorkizunarkein uztartuz, beti, «auzolanean oinarrituta». Herriko ondare natural eta kulturala berreskuratzeko, zaintzeko eta balioan jartzeko eratu zuten Zerain Paisaia Kulturala proiektua, bisitariak herrira erakartzeko helburuarekin, besteak beste. Orain, proiektu berria jarri dute martxan, helburuak mantenduz, turismo eskaintza zabaltzeko: Gaztaren eta sagardoaren mendia. Merkatuaren azterketa egin ondoren, turismoaren alorreangastronomiak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusita, «Zeraingo bi produktu izarrak lotzea» da proiektuaren helbua, hau da, gazta eta sagardoa lotzea. Proiektua, gainera, Zeraingo Herri Museoaren osagarri izango da, Zerain Paisaia Kulturaletik jakinarazi dutenez. Gazta eta sagardoa batzen dituen proiektu berriarekin, «herriko lehen sektorea eta hirugarrena uztartu» nahi dira, «herriaren garapen ekonomikoa indartuz». Larunbatean aurkeztu zuten herritarren aurrean proiektu berria, eta udal ordezkariez gain, bertan izan ziren baita Zerain Dezagun Fundazioko Andoni Alustiza, Ikerne Badiola foru diputatua, Fermin Leizaola etnologoa, Ibon Aburuza Gipuzkoako sagardogile elkarteko lehendakari ordea, Unai Agirre Gipuzkoako sagardogile elkarteko teknikaria, eta zeraindar gaztagileak eta sagardogileak. Zerbitzuen eskaintza Zerainen martxan jarri duten proiektu berria aurkezteaz gain, herriko ekoizleekn [...]
Naturari lotutako hainbat gai ustiatu izan ditu historikoki Zerainek. Ezagunak dira burdina, egurra eta harria ustiatzeko guneak herrian, «Zerain betidanik nekazaritzara eta artzaintzara loturik egon den herria» baita. Iraganetik ez ezik, etorkizu- nerako ere bizi nahi du, ordea, Zerainek, iraganak utzitakoa etorkizunarkein uztartuz, beti, «auzolanean oinarrituta».
Herriko ondare natural eta kulturala berreskuratzeko, zaintzeko eta balioan jartzeko eratu zuten Zerain Paisaia Kulturala proiektua, bisitariak herrira erakartzeko helburuarekin, besteak beste. Orain, proiektu berria jarri dute martxan, helburuak mantenduz, turismo eskaintza zabaltzeko: Gaztaren eta sagardoaren mendia.
Merkatuaren azterketa egin ondoren, turismoaren alorreangastronomiak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusita, «Zeraingo bi produktu izarrak lotzea» da proiektuaren helbua, hau da, gazta eta sagardoa lotzea. Proiektua, gainera, Zeraingo Herri Museoaren osagarri izango da, Zerain Paisaia Kulturaletik jakinarazi dutenez. Gazta eta sagardoa batzen dituen proiektu berriarekin, «herriko lehen sektorea eta hirugarrena uztartu» nahi dira, «herriaren garapen ekonomikoa indartuz».
Larunbatean aurkeztu zuten herritarren aurrean proiektu berria, eta udal ordezkariez gain, bertan izan ziren baita Zerain Dezagun Fundazioko Andoni Alustiza, Ikerne Badiola foru diputatua, Fermin Leizaola etnologoa, Ibon Aburuza Gipuzkoako sagardogile elkarteko lehendakari ordea, Unai Agirre Gipuzkoako sagardogile elkarteko teknikaria, eta zeraindar gaztagileak eta sagardogileak.
Zerbitzuen eskaintza
Zerainen martxan jarri duten proiektu berria aurkezteaz gain, herriko ekoizleekn egindako aurtengo gazta eta sagardo berria ere aurkeztu zituzten larunbatean, eta ekitaldiaren ondoren, Zerain Dezagun Fundazioak antolatuta bazkaria egin zuten Liztormendi elkartean. Bazkariarekin, Fundazioak urte hauetan guztietan jaso duen babesa eskertu die zeraindarrei.
Jose Manuel Oria Zeraingo alkateak proiektuaren aurkezpenean azaldu zuenez, herriak orain arte izan duen ibilbidean txertatzen da eskaintza berria, eta Zerainen ekoitzitako produktuak merkaturatzeaz gain, «herriko ekonomia sustatzen laguntzeko» balioko du proiektuak. Ikerne Badiolak ere goraipatu egin ditu zeraindarren orain arteko ekimenak, horiekin «eguneko beharrei aurre egiteko eskaintza egiten dielako herritarrei, ingurukoei bidea erraztuz eta zerbitzuak eskainiz».
Zerain Dezagun Fundazioko Andoni Alustizak proiektua «jendearengana iristeko modu bat» dela azaldu zuen aurkezpenean, baina horren atzean «berrikuntzak» daudela esan zuen: «Fundazioak sagardoa eta gazta batzea bultzatu du, biekin bat egitea, eta biak hemengo produktuak izatea». Hala ere, kanpotik Zeraina joten direnak ere kontuan hartu behar dituztela esan du Alustizak, «kanpotik datozenei erakutsiz eta erraztasunak emanez».
Hori da proiektu berriaren izaera, eta bide horretan hainbat pauso eman dituzte jada zeraindarrek. Martxoaren batetik aurrera, esaterako, herriko bi sagardotegietara joateko autobus zerbitzua dago martxan, Ordiziatik, Lazkaotik eta Beasaindik autobus bat eta Legazpitik, Zumarraga-Urretxutik eta Ormaiztegitik beste bat. Ezagutza bultzatzeko, haibat kata egin dituzte, sagardoa dastatuz haren ezaugarriak ikasteko.
Erakusketa iraunkorra
Dagoeneko martxan dauden proiektuez gain, aurrera begira egingo dituzten hainbat ere aurkeztu zituzten larunbatean. Horien artean garrantzia berezia eman diote herriko kultur etxean jarri duten erakusketari. Herri museoari lotuta, Gazta eta sagardoaren mendia erakusketan, sagardogintzaren eta gaztagintzaren prozesua ezagutu ahalko da, historia, gastronomia, kultura… oinarri hartuta.
Erakusketara doazenek, gazta zein sagardo katak egiteko aukera izango dute, horretarako zehazki prestatutako eskuorrien bidez, eta gaztandegietara eta sagardotegietara bisita gidatuak ere antolatuko dituztela jakinarazi dute turismo bulegotik.













