Goiztiri AEK-k bitxigintza ikastaroa antolatu du
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea, berriz, etzi zabalduko du, eta hilaren 30era arte egongo da horretarako aukera, AEK-k Beasainen (943 88 93 40 eta beasain@aek.org) eta Ordizian (943 88 91 74 eta ordizia@aek.org) dituen egoitzetara deituta edo mezu elektroniko bat bidalita. Matrikula sei euro da. Ikastaroa Larraitz Sukiak emango du, eta AEKren Ordiziako euskaltegian izango da. Lau ordu iraungo du, eta bi egunetan izango da: apirilaren 16an eta 23an, 09:30etik 11:30era.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea, berriz, etzi zabalduko du, eta hilaren 30era arte egongo da horretarako aukera, AEK-k Beasainen (943 88 93 40 eta beasain@aek.org) eta Ordizian (943 88 91 74 eta ordizia@aek.org) dituen egoitzetara deituta edo mezu elektroniko bat bidalita. Matrikula sei euro da.
Ikastaroa Larraitz Sukiak emango du, eta AEKren Ordiziako euskaltegian izango da. Lau ordu iraungo du, eta bi egunetan izango da: apirilaren 16an eta 23an, 09:30etik 11:30era.