Lazkaoko festetako bakailao lehiaketarako izen-ematea ireki dute
San Prudentzio jaietan Lazkaon egingo den bakailao lehiaketan parte hartzeko epea ireki du udalak. Festetako azkeneko egunean, maiatzaren lehenean, da sukaldaritza hitzordua. Edozein lazkaotarrek parte har dezake, binaka. Interesa dutenek apirilaren 18ra bitartean eman behar dute izena, udaletxean. Orain arte elkarteen artean izan ohi zen lehiaketa.

Bakailao lehiaketan sukaldatu eta aurkeztutako lapikokadak, 2009ko jaietan, Lazkaon. Arg.: Estitxu Imaz