Martxelo Otamendik euskarazko prentsaren egoeraz hitz egingo du bihar
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, Beasainen. Prentsaren krisiaz, euskal prentsaren egoeraz eta etorkizunaz, eta Zure ziztada behar dugu kanpainaz hitz egingo du. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango ...
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, Beasainen. Prentsaren krisiaz, euskal prentsaren egoeraz eta etorkizunaz, eta Zure ziztada behar dugu kanpainaz hitz egingo du. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:30ean. Otamendik ibilbide luzea du euskarazko hedabideetan; Euskaldunon Egunkariako zuzendari zen hori itxi zutenean, eta orain bi urte absolbitu egin zuten beste auzipetuekin batera. Geroztik Berria egunkariko zuzendari da.













