‘Popieluszko’ filma gaur, zinema alternatiboan
Ordiziako Herri Antzokian asteazkenero eskaintzen duen zinema alternatiboaren barruan, Popieluszko filma ikusi ahal izango da gaur, 20:30ean. Elkartasuna (Solidarnosc) izeneko mugimenduaren lider izandako Jerzy Popieluszko apaizaren bizitza dago filma...
Ordiziako Herri Antzokian asteazkenero eskaintzen duen zinema alternatiboaren barruan, Popieluszko filma ikusi ahal izango da gaur, 20:30ean. Elkartasuna (Solidarnosc) izeneko mugimenduaren lider izandako Jerzy Popieluszko apaizaren bizitza dago filmaren oinarrian. Apaiza hil egin zuten garaiko gobernuaren zerbitzu sekretuek 1984ko urrian. Elkartasuna mugimenduaren gora beherak eta 80ko hamarkadako Poloniako egoera sozio-politikoa islatzen du filmak. Errodajeak hainbat urte iraun zuen, eta 7.000 aktore eta extra baino gehiagok parte hartu zuten. Polonia 14 hiritan errodatu zuten filma.