Telefoniari buruz kurtsoa antolatu du Lazkaon EAJk
Lazkaoko EAJ alderdiak telefoniari buruzko ikastaro laburra antolatu du. Bi ordukoa izango da, apirilaren 16ko astean. Ingeniari elektroniko batek sakelako telefonoak eta tabletak, sistema eragileak, konexio motak, aplikazioak eta sektoreko hainbat zer...
Lazkaoko EAJ alderdiak telefoniari buruzko ikastaro laburra antolatu du. Bi ordukoa izango da, apirilaren 16ko astean. Ingeniari elektroniko batek sakelako telefonoak eta tabletak, sistema eragileak, konexio motak, aplikazioak eta sektoreko hainbat zerbitzuren berri emango du. Izena apirilaren 4a baino lehen eman behar da (688 677 390), eta eguna partaideen arabera jarriko dute.













