‘Abuelita de Batman’ antzezlana, bihar, Ordizian
Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek elkarlanean antolatutako Antzerki Garaia programaren Ordiziako hirugarren antzezlana aurkeztuko du bihar Banarte antzerki taldeak: Abuelita de Batman. Saioa Herri Antzokia izango da, gazteleraz, eta 22:15ean hasiko da. Gaur egungo gizartearen balioekin oso kritikoa den komedia bat da Abuelita de Batman, eta estereotipoak erabiltzen ditu kritika horiek islatzeko. Abuelita de Batman Mexikoko esaera zahar bat da, eta noski edo jakina adierazteko erabili ohi dute. Bost ataleko antzezlana Bost zatitan banatutako obra da, eta komedia eta kritika uztartzen ditu. Lehenean, Argitasuna eta pazientzia izenekoan, mediku baten zinismo pragmatikoa azaltzen da; bigarrenean, Sidaharta izenekoan, beharretik sortzen diren interesei buruz ari da; hirugarrenak Orduan zoriontsu izango gara du izena, eta asmo gaiztoko engainuak ditu hizpide; laugarrenak, Esaten duzuna esaten duzula, maite nauzu goiburua du, gezurkeria du ardatz; eta azkenak, Garai Modernoak izenburua du, eta sentimenduekiko jolasak eta bikote arazoak islatzen ditu.
Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek elkarlanean antolatutako Antzerki Garaia programaren Ordiziako hirugarren antzezlana aurkeztuko du bihar Banarte antzerki taldeak: Abuelita de Batman. Saioa Herri Antzokia izango da, gazteleraz, eta 22:15ean hasiko da.
Gaur egungo gizartearen balioekin oso kritikoa den komedia bat da Abuelita de Batman, eta estereotipoak erabiltzen ditu kritika horiek islatzeko. Abuelita de Batman Mexikoko esaera zahar bat da, eta noski edo jakina adierazteko erabili ohi dute.
Bost ataleko antzezlana
Bost zatitan banatutako obra da, eta komedia eta kritika uztartzen ditu. Lehenean, Argitasuna eta pazientzia izenekoan, mediku baten zinismo pragmatikoa azaltzen da; bigarrenean, Sidaharta izenekoan, beharretik sortzen diren interesei buruz ari da; hirugarrenak Orduan zoriontsu izango gara du izena, eta asmo gaiztoko engainuak ditu hizpide; laugarrenak, Esaten duzuna esaten duzula, maite nauzu goiburua du, gezurkeria du ardatz; eta azkenak, Garai Modernoak izenburua du, eta sentimenduekiko jolasak eta bikote arazoak islatzen ditu.