Bateragune auziko kideak aske uzteko eskatuko du Aralarrek
Beasaingo Aralar alderdiak, Bateragune auziko kideak aske uzteko exijitzen duen mozioa aurkeztu du. Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran aztertuko dute gaia. Beasaingo Aralarrek azaldu duenez, alderdia «Beasaingo Udalaren ohiko jardueratik kanpo» g...
Beasaingo Aralar alderdiak, Bateragune auziko kideak aske uzteko exijitzen duen mozioa aurkeztu du. Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran aztertuko dute gaia. Beasaingo Aralarrek azaldu duenez, alderdia «Beasaingo Udalaren ohiko jardueratik kanpo» gelditu bada ere, «herrigintzan aritzeko eta Beasaini ekarpena egiteko hartua daukan konpromisoa» mantendu nahi du. Hala, udalari Bateragune auziko auzipetuak aske uzteko eskaera egin dute, eta udalari, jarrera bera hartzeko eskatu diote.
Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi eta hamar urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkkien Arnaldo Otegiri, Rafa Diezi, Miren Zabaletari, Arkaitz Rodriguezi eta Sonia Jacintori. Martxoaren 28an, Espainiako Auzitegi Gornetak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du.
Euskal Herrian «aldaketa politiko sakonak» izan direla eta horretan bost lagun horiek «zuzeneko inplikazioa» izan dutela uste du Aralarrek. Hala, «lan politikoa egiteagatik» atxilotu zituztela salatu dute, eta horregatik, bost kide horiek «lehenbailehen eta baldintzarik gabe aske uztea» exijitzen dute.