‘Gazta zati bat’ dokumentalaren irudia bihar aurkeztuko dute, D’elikatuzen
Nazioen Mundua herri ekimenaren eskariz Jon Maiak zuzendu duen Gazta zati bat dokumentalaren irudia bihar goizean, 10:30ean, aurkeztu dute D’elikatuz zentroan. Txiki Agirre Keixeta artistak egindako eskultura bat izango da dokumentalaren ikurra aurrerantzean. Munduko gazta mota ezberdinak erabiliz osatu du Keixetak artelan bitxi hori, eta eskulturaren nondik norakoak azaltzeko baliatuko du artistak biharko agerraldia. “Mundua gazta bat izanik, eta euskal herritarrok bertako gazta zati bat izateko eskubidearen jakitun egin du eskultura hori Keixetak”, aurreratu du Nazioen Mundua ekimenak.