LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak
LAB eta ELA sindikatuak martxoaren 29rako deitu duten greba orokorrak “jarraipen arrakastatsua” izango duenaren ziurtasuna agertu dute. Ohar batean, grebari baiezkoa eman dioten enpresa batzuk ere aipatu dituzte:
Beasain
• CAF
• Beasaingo Udala
Ezkio-Itsaso
• Riza
• Barandiaran Mo
Gabiria
• T. Juan Lasa
Itsasondo
• Jaso
Idiazabal
• Safetech
Lazkao
• Katea-Legaia
• Lazkaoko Udala
• Azkar
Legazpi
• CIE
• GKN
• Legazpiko Udala
• T.T.T. Ejes
Legorreta
• Prodema
Olaberria
• Indar
• Carrefour
• Hine S.A.
• Hine Renovables
• Aceralia
Ordizia
• Ordiziko Udala
• Goierri Herri Ekintza
Ormaiztegi
• Irizar
Urretxu
• Urretxuko Udala
• UZ
Zumarraga
• Zumarragako Udala (Zumarraga)
LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek hilaren 29an “itxiera orokorra” emango dela aurreikusi dute, eta egun horretan “kalera irten eta deituta dauden mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia” azpimarratu dute. Esan dutenez, “aurrean dugun erronka ez da nolanahikoa, eta tamainako erantzuna eman nahi badiogu, ezinbestekoa zaigu egun horretan kaleetan egingo den argazkia parekoa izatea”.