Igandeko lore eta landare azokak goierritarren hamabi postu bilduko ditu
Udaberriko lore eta landareen XII. azoka ospatuko dute gaurtik igandera bitartean Seguran. Azoka bera igandean egingo dute, baina egunotan bestelako ekintzak ere antolatu dituzte, jaia janzteko. Guztira 31 postu jarriko ditzute azokan: hamabost lore eta landare postu jarriko dituzte, horien artean lau goierritarrenak. Artisau postuak hamar izango dira, hiru goierritarrenak; eta janari postuak, azkenik, sei izango dira, hauetatik bost, goierritarrenak. Gaur, esaterako, 18:30ean hitzaldia egingo dute kultur etxean, Etxean konposta nola egin? lelopean. Sasieta Mankomunitateko Aitziber Sarasolak eskeiniko du ikastaroa. Larunbatean jarraituko dute ekintzek. Zuhaitz landaketa egingo dute egun horretan, eta ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatu bat ere prestatu dute. 16:00etan elkartuko dira herriko plazan. Azkenik, igandean, lore eta landareen azoka egingo dute. 10:00etan irekiko dute feria. Bertan, loreak, landareak, haziak, barazki-landareak eta lorezaintzarako tresneria salduko dute, eta baita erakutsi ere. Eskualdeko artisautzak eta produktuek ere euren lekua izango dute azokan. 10:30etik 14:00etara Txerto ezberdinak fruta-arboletan saioa ere eskainiko du Josu Osak. 16:30etik 19:00etara, berriz, Jabier Lumbreras izango da irakasle, eta bonsaiaren zaintzaz hitz egingo du. Azkenik, egun guztian zehar txikienentzako tailerrak ere eskainiko ditu Juan Karlos Esainek. LORE, LANDARE ETA BARAZKIEN POSTUAK • Urtienea (Usurbil) • Eugeni (berrobi) • Jose Ma Setien (Segura) • Nerea Soraluze (Zumarraga) • [...]
Udaberriko lore eta landareen XII. azoka ospatuko dute gaurtik igandera bitartean Seguran. Azoka bera igandean egingo dute, baina egunotan bestelako ekintzak ere antolatu dituzte, jaia janzteko. Guztira 31 postu jarriko ditzute azokan: hamabost lore eta landare postu jarriko dituzte, horien artean lau goierritarrenak. Artisau postuak hamar izango dira, hiru goierritarrenak; eta janari postuak, azkenik, sei izango dira, hauetatik bost, goierritarrenak.
Gaur, esaterako, 18:30ean hitzaldia egingo dute kultur etxean, Etxean konposta nola egin? lelopean. Sasieta Mankomunitateko Aitziber Sarasolak eskeiniko du ikastaroa.
Larunbatean jarraituko dute ekintzek. Zuhaitz landaketa egingo dute egun horretan, eta ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatu bat ere prestatu dute. 16:00etan elkartuko dira herriko plazan.
Azkenik, igandean, lore eta landareen azoka egingo dute. 10:00etan irekiko dute feria. Bertan, loreak, landareak, haziak, barazki-landareak eta lorezaintzarako tresneria salduko dute, eta baita erakutsi ere. Eskualdeko artisautzak eta produktuek ere euren lekua izango dute azokan.
10:30etik 14:00etara Txerto ezberdinak fruta-arboletan saioa ere eskainiko du Josu Osak. 16:30etik 19:00etara, berriz, Jabier Lumbreras izango da irakasle, eta bonsaiaren zaintzaz hitz egingo du. Azkenik, egun guztian zehar txikienentzako tailerrak ere eskainiko ditu Juan Karlos Esainek.
LORE, LANDARE ETA BARAZKIEN POSTUAK
• Urtienea (Usurbil)
• Eugeni (berrobi)
• Jose Ma Setien (Segura)
• Nerea Soraluze (Zumarraga)
• Haritz Urretabizkaia (Arama)
• Juan Carlos Esain (Tafalla)
• Txomin Bilbao (Gernika)
• Endanea (Hondarribi)
• Iñaki Azalza (Zaldibia)
• Aranburu (Aginaga)
• Goardi Lorategia (Idiazabal)
• Jabi Lumbreras (Irun)
• Blasenea landare ekologikoak (Zarautz)
• Jon (Orereta)
• Hazien sarea (Euskal Herria)
ARTISAUEN POSTUAK
• Agustin Lopez Zubiria (Bakaikoa)
• Liria eta Josefa (Iruña)
• David eta Marga (Errioxa)
• Sandra Madutxa (Ataun)
• Itxaso Sodupe (Segura)
• Gregorio Biribai (Logroño)
• Juan Carlos Olarte (Gasteiz)
• Keko Maioz (Segura)
• Roman Aduriz (Oiartzun)
• Alaitz Jauregi (Antzuola)
JANARIEN POSTUAK
• Katealde (Altsasu)
• Goiburu (Segura)
• Aldabe Koop. Elk (Zerain)
• Segurako talogileak (Segura)
• Eugenio Elortza (Segura)
• Julki (Beasain)