Kirol eguna egingo dute lehenengo aldiz Legazpin igandean
Bailarako Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen elkarteak antolatuta, lehenengo Legazpiko Kirol Eguna egingo dute igande honetan. Ideia, Legazpiko igeriketa taldearena izan zen, haiek proposatu baitzieten Atzegikoei horrelako jardunaldi bat egitea. Atzegin igeriketa taldean dauden kideak daudela aprobetxatuta, hauei Legazpin bertan txapelketa batean parte hartzeko aukera eskaintzea zen hasierako ideia. Azkenean kirol eguna zabaldu egin dute, elkarteak futbolean jolasten duenik, edo mendira joatea gustoko duenik ere badela ikusita. Hartara, igandean igeriketa txapelketa, futbito txapelketa eta mendi irteera izango dituzte aukeran. Azken honetarako Izadi Zaleak mendi elkarteak 14 kilometroko txangoa prestatu du Legazpi inguruetan barrena. Igandean, 10:00etan emango diete hasiera ekintza guztiei. Guztira 200 bat kirolari elkartuko dira Legazpin, adimen urritasun duten Bizkaiko eta Gipuzkoako talde ezberdinetatik datozen pertsonak dira. Arabako taldeei ere egin zieten deialdia, baina ez da handik inor etorriko. Boluntario eta laguntzaileen artean beste 50 bat pertsonek ere hartuko dute parte. Behin kirol jarduerak amaituta, 13:30ean gizarte etxean elkartuko dira guztiak bazkaltzera. Bazkalostean oroigarri bana emango zaio parte hartu duen guztiari. Partaideen arteko norgehiagoka bultzatu baino, kirol aitzaki hartuta elkarren artean aparteko egun bat pasatzen baita helburua. Dantzaldia egingo dute gero eta 17:00etan amaiera emango diote egunari. Topaketak arrakasta badu, datozen urteetan errepikatzeko asmoa agertu dute Atzegikoek.
Azkenean kirol eguna zabaldu egin dute, elkarteak futbolean jolasten duenik, edo mendira joatea gustoko duenik ere badela ikusita. Hartara, igandean igeriketa txapelketa, futbito txapelketa eta mendi irteera izango dituzte aukeran. Azken honetarako Izadi Zaleak mendi elkarteak 14 kilometroko txangoa prestatu du Legazpi inguruetan barrena.
Igandean, 10:00etan emango diete hasiera ekintza guztiei. Guztira 200 bat kirolari elkartuko dira Legazpin, adimen urritasun duten Bizkaiko eta Gipuzkoako talde ezberdinetatik datozen pertsonak dira. Arabako taldeei ere egin zieten deialdia, baina ez da handik inor etorriko. Boluntario eta laguntzaileen artean beste 50 bat pertsonek ere hartuko dute parte.
Behin kirol jarduerak amaituta, 13:30ean gizarte etxean elkartuko dira guztiak bazkaltzera. Bazkalostean oroigarri bana emango zaio parte hartu duen guztiari. Partaideen arteko norgehiagoka bultzatu baino, kirol aitzaki hartuta elkarren artean aparteko egun bat pasatzen baita helburua. Dantzaldia egingo dute gero eta 17:00etan amaiera emango diote egunari. Topaketak arrakasta badu, datozen urteetan errepikatzeko asmoa agertu dute Atzegikoek.