Zaldibian bigarren hitzaldi bat egingo dute zaborraren gaiarekin, atzokoan denek kabidarik ez eta
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak atzo Zaldibian egin zuen hitzaldiak jaso zuen erantzuna ikusita, Zaldibiako Udalak bigarren hitzaldi bat antolatuko du. Datorren asteazkenean, martxoak 28, izango da, 19:00etan, antzokian. Atzoko informazio saiora 82 herritar joan ziren, eta Karreane kultur etxeko aretoa txikitxo geratu zen. Askok ezin izan zuten sartu. “Gaiak piztu duen jakinminak bultzatuta”, beste hitzaldi bat egingo dute hala. Bigarren saioaren izenburua Zero zabor: posible al da atez atekorik gabe? izango da. Atzo, amaieran, entzuleek hainbat galdera egin zituzten, eta gehienak atez ateko bilketa sistemaren ingurukoak izan ziren.
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak atzo Zaldibian egin zuen hitzaldiak jaso zuen erantzuna ikusita, Zaldibiako Udalak bigarren hitzaldi bat antolatuko du. Datorren asteazkenean, martxoak 28, izango da, 19:00etan, antzokian. Atzoko informazio saiora 82 herritar joan ziren, eta Karreane kultur etxeko aretoa txikitxo geratu zen. Askok ezin izan zuten sartu. “Gaiak piztu duen jakinminak bultzatuta”, beste hitzaldi bat egingo dute hala.
Bigarren saioaren izenburua Zero zabor: posible al da atez atekorik gabe? izango da. Atzo, amaieran, entzuleek hainbat galdera egin zituzten, eta gehienak atez ateko bilketa sistemaren ingurukoak izan ziren.