CCOO sindikatuak ekitaldi bana egingo du bihar Beasainen eta Zumarragan
Martxoaren 29ko greba deialdiaren harira, Comisiones Obreras (CCCOO) sindikatuak bi ekitaldi egingo ditu bihar Goierrin, bata Beasainen eta bestea Zumarragan. Bi ekitaldi horietan, Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak parte hartuko du, azken erreformek zer eragin izango duten eta greba egiteko arrazoiak zein diren azaltzeko.
Beasaingo ekitaldia 12:00etan izango da, Beasaingo plaza nagusian. Zumarragan berriz, 18:00etan bilduko dira, Zelai Arizti plazako pilotalekuan.