
Hil hasieratik da martxan Iparra-Hegoa kultur egitasmoa, eta apirilaren lehenean bukatuko da, Seguran ekitaldi nagusia eginda. Hamazazpi urteko jardunaz aritu dira antolatzaileak. Nafarroan ezagutu zuten elkar Segurako Elorri elkarteko kideek (Gipuzkoa) eta Urruñako Hazia eta Bertsoli elkartekoek (Lapurdi), orain hogei urte inguru. Lehen harremanak eta trukeak egin ondoren, orain hamazazpi urte antolatu zuten elkarrekin lehendabiziko Iparra-Hegoa kultur egitasmoa, eta kasualitatea, edo ez, Nafarroa da aurtengo jaialdiaren gai nagusia ere. Ekitaldi nagusiak hilaren 26tik apirilaren 1era izanagatik —denak Seguran—, Iparra-Hegoaren hilabete kulturala hilaren 2an hasi zen, Pausu-Urruñako Xaia ostatuan egin zen afari eta kontzertu batekin. Baztandarren Biltzarrean izan zuten lehen harremana Xabier Albizu segurarrak eta Beñat Elizondo urruñarrak. «Ez dugu ondo oroitzen urtea, beti eztabaidatu izango dugu horretaz, baina 1992. urtea izan zela uste dut», azaldu du Elizondok irribarrez. Biltzarrean kantu-txaranga bat zebilela, inguruan jende mordoxka zuela, inguratu zirela, eta haiek ere kantuan hasi zirela du gogoan Albizuk. «Hizketan aditu ondoren, Iparraldekoak zirela konturatu ginen». Txaranga hartako partaidea zen Elizondo. Handik denbora gutxira, 1993. urteko Altsasuko Nafarroa Oinez festan, berriz ere topo egin zuten, eta «bospasei ordu elkarrekin kantuan pasatu ondoren» —Elizondok gogoratu duenez— harremanetan hastea erabaki zuten, helbideak eta telefono zenbakiak trukatu eta gero. «Segurara, bertso afari batera, gonbidatu gintuzten [...]

Bateragune auziari lotutako mozio bat lantzeko ezohiko osoko bilkura egingo du Ormaiztegiko Udalak. Asteartean egingo dute udalbatzarra, 19:00etan. Gai ordenak puntu bakarra izango du: Bateragune auziaren aurrean mozioa.

Txiki Agirre Keixeta artista zumaiarrak bere azken lana aurkeztu du gaur goizean, Ordiziako D´elikatuz zentroan. Gaztaz egindako munduaren irudikapen bat da, Nazioen Munduaren eskutik, Jon Maia zuzentzen ari den Gazta zati batdokumenatalaren harira sortu den eskultura da, artistak aurkezpenean esan duenez. Jon Maia jarri zen Keixetarekin harremanetan lan hau eskatzeko. Helburua gazta batekin mundua irudikatzea zen eta bertan Euskal Herria kokatzea. Gaztazko mundua egiten ari zen bitartean irudiak grabatu dituzte, horrekin emango baitiote hasiera dokumentalari. Lanak bere zailtasunak badituela aitortu du artista zumaiarrak. “Borobila izateak eta dituen dimentsioak aintzat hartuta bere lanak eman dizkit”, esan du. Bi hilabetez aritu da eskulturari forma ematen, “gazta berotu egin behar da lehenengo eta ondoren forma eman”. Behin forma emanda bere horretan mantentzeak ere baditu bere zailtasunak, izan ere “materia bizia da, eta bizia den aldetik formaz aldatuz joango da”, argitu du Keixetak. Estudioan “gaztetan oso ohikoa den lizuna atera zitzaion lanari, orain, hemen D´elikattuz zentroan beroagatik ere urtzen hasita dago”. Dena den, horrek lanari bere izaera propioa ere ematen diola aitortu du. Eskultura hau egiteko munduko 50 gazta ezberdin baliatu ditu, euren artean nahastuz eta uztartuz. “Kontinenteak irudikatzeko gazten azalak erabili ditut, ozeanoak eta itsasoak egiteko, aldiz, barruko zatia”. Euskal Herria berde koloreko [...]

Ordizian joan den astelehenean aurkeztu zuten euskal preso eta iheslarien alde lan egingo duen Herrira ekimenak, eta aurkezpenarekin bat, manifestazio baterako deia egin zuten. Manifestazioa hori gaur arratsaldean izango da, 20:00etan. Preso eta ihesla...

Bertsolaritzaren lehena eta orainak bat egingo dute igandean Lazkaon. Bertsolari antzinako, gaur egungo eta etorkizunekoak ardatz hartuta ospatuko da Lazkao Txiki gogoan ekitaldian, urteroko legez Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolari ospetsua hil zeneko dataren bueltan. 19 urte dira haren heriotzatik. Igande eguerdian osagai ugariko ekitaldia prestatu dute eragile ugarik. Batetik, Lazkao Txiki eta Andres Barandiaran lazkaotar bertsolari hil berria oroituko dituzte. Bestetik, Goierriko Bertso Eskolak urteko festa ospatzeko plaza eta une berbera aukeratu ditu, ekitaldiarekin bat eginez. Lazkaotxiki Musika Eskolak ere etzi ekingo dio kultur asteari. Lazkao Txiki Zelaian 12:00etan hasiko da ekitaldia. Oin-Arin dantza taldeko hiru dantzarik agurra egingo dute, hiru bertsolariren omenez: Lazkao Txikiri, Aitor Sarriegiri eta Iñaki Apalategiri eskainia. Bi beasaindarrak dira, hain zuzen, eguneko izen bereziak, Gipuzkoako txapelduna eta finalista omenduko dituztelako bertso eskolako kideek. Bertso sortak bi lazkaotarrei Musika eskolak bi bertso sorta musikatu prestatu ditu. Bat Lazkao Txikiren gomutan jarritakoa da, eta bestea Andres Barandiaranen gorazarrez. Martxoaren lehenean hil zen Barandiaran, 86 urterekin. «Lazkao Txiki gogoan ekitaldira sekula hutsik egiten ez zuen lazkaotar bertsolaria zen Barandiaran, Lazkao Txikiren lagun handia. Iazko ekitaldian bere emaztearen hileta izan zen, ordu berean; aurtengoan bera faltako zaigu», esan dute antolatzaileek. Goierriko Euskal Eskolak bultzatu du antolakuntza, beste [...]

Loinatz txirrindulari elkarteak urteko bigarren proba egingo du bihar. Izan ere, Mikel Etxeberriaren omenez egiten den Usurbe Proba jokatuko dute. Aurten 30. urtemuga beteko du kadete mailako lasterketa ezagunak. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta 57 kilometroko ibilbidea izango du. Goierriko hainbat herritan barrena ibiliko da lasterketa. Beasaindik, Ormaiztegira joan eta kateko bidegurutzetik herrigunera sartuko dira berriz ere. Handik Itsasondo aldera abiatuko dira, eta gero Alegiara. Bueltako bidean, Seguratik pasata, Lierniako gaina igoko dute, atzera Beasainen bukatzeko. Udaltzaingoaren oharra Larunbateko proba dela eta, Beasaingo Udaltzaingoak gaurtik aurrera herriko bi kaletan ez aparkatzeko eskatu die herritarrei. Aurreneko gunea, Kale Nagusiko 33. eta 37.(Vasconia banketxetik Ibañez kafetegira) zenbakien artekoa da. Bigarrena, Trenbide kalean, Zapatari kaleko bidegurutzetik Mendeurren etorbideko bidegurutzerainokoa.

350 lan jaso dituzte aurten guztira, Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako gaztetxoek hartu dute parte hiru mailatan banatuta.

Badiolako gunean, bidegorrian eraiki berri duten parke bio-osasungarria ofizialki inauguratuta gelditu da gaur eguerdian.

Datorren asteartean, hilak 27, atez ateko zabor bilketa sistemari buruz hitz egiteko hitzaldia izango da Ordiziako udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Hondakinek badute irtenbidea izena jarri diote hitzaldia. eta Gipuzkoa Zero Zabor taldekoak ariko d...

Zientziarekiko zaletasuna duen goierritar talde batek, Lemniskata zientzia sare herrikoia sortu du. Atzo iluntzean aurkeztu zuten ekimena, Beasainen. Talde berri horren aurreneko ekimena, Usurbe antzokiko aretoan jarri duten erakusketa da. Bertan, CAF enpresak egindako trenen maketak daude ikusgai. Lemniskata osatzen duten lagunak, “herritar arruntak” direla azaldu zuen atzo Xabier Elortza elkarte berriko lehendakariak. Batzen dituena, ordea, zientziarekiko duten zaletasuna da. Horregatik, zientziarekin eta teknologiarekin lotutako gaien inguruan hitz egiteko topagunea izan nahi du elkarteak, baina baita dibulgaziorako eta zientziarekiko zaletasuna bultzatzeko akuilua ere. Goio Lekuonak berriz, Lemniskata izenaren zergatia azaldu zuen. Matematikaria da Lekuona, eta zientziaren alor horretan, “izen ezaguna” dela azaldu zuen. Infinitoa irudikatzeko erabiltzen den irudi edo kurbari deitzen zaio Lemniskata, eta ideia horrek irudikatzen duena gustatu zaie gehien. Erakusketa eta hitzaldia Trenen erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Horrez gain, datorren ostiralean, hilak 30, hitzaldia egingo dute. Aitor Gastañares CAF enpresako ingeniaria etorriko da, CAFeko teknologia garapena sorreratik egunera arte hitzaldia emateko. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Lemniskata elkartea, parte hartu nahi duten guztientzako zabalik dagoela azaldu dute taldeko kideek. Hala, bazkide egin nahi dutenek, erakusketan bertan eskuratu ahal izango dituzten eskuorria bete beharko dute. Bestalde, Lemniskata sareak bloga ere zabaldu du, eta e-mail bidez [...]

Atez ateko zabor bilketa sistemari buruzko hitzaldia Noiz: Martxoak 27, asteartea Lekua: Udaletxeko batzar aretoa Hitzaldia: ‘Hondakinek badute irtenbidea’ Ordua: 19:00etan

Beasain Institutuko antzerki tailerreko ikasleek, Uda gau bateko ametsa antzezlana egingo dute gaur, bi saiotan. Jendaurreko emanaldia, 19:00etan izango da, Usurbe antzokian. Aurretik, ordea, Batxilergoko 1. mailako ikasleei eta jubilatuei zuzendutako saioa egingo dute, 11:00etan. Sarrerak antzezlana hasi aurretik erosi ahal izango dira Usurbe antzokiko lehiatilan, 5 euroan. Rosa Rojo irakaslearen zuzendaritzapean, institutuko antzerki tailerrean parte hartzen duten hamasei ikasle igoko dira Usurbe antzokiko oholtzara. Atzean, ordea, beste hamabost laguneko lantaldea dute, arlo teknikoaz arduratu eta xehetasun guztiak prestatzeko. Literaturaren klasiko bat Uda gau bateko ametsa, William Shakespeare idazle britainiarraren obra ezagunean oinarritutako antzezlana da. Literaturaren klasiko handietako bat da, XVI. mendearen bukaeran idatzitakoa, eta komedia erromantikoaren generoa lantzen duena.