Kadete mailako Usurbe txirrindulari proba jokatuko dute bihar
Loinatz txirrindulari elkarteak urteko bigarren proba egingo du bihar. Izan ere, Mikel Etxeberriaren omenez egiten den Usurbe Proba jokatuko dute. Aurten 30. urtemuga beteko du kadete mailako lasterketa ezagunak. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta 57 kilometroko ibilbidea izango du. Goierriko hainbat herritan barrena ibiliko da lasterketa. Beasaindik, Ormaiztegira joan eta kateko bidegurutzetik herrigunera sartuko dira berriz ere. Handik Itsasondo aldera abiatuko dira, eta gero Alegiara. Bueltako bidean, Seguratik pasata, Lierniako gaina igoko dute, atzera Beasainen bukatzeko. Udaltzaingoaren oharra Larunbateko proba dela eta, Beasaingo Udaltzaingoak gaurtik aurrera herriko bi kaletan ez aparkatzeko eskatu die herritarrei. Aurreneko gunea, Kale Nagusiko 33. eta 37.(Vasconia banketxetik Ibañez kafetegira) zenbakien artekoa da. Bigarrena, Trenbide kalean, Zapatari kaleko bidegurutzetik Mendeurren etorbideko bidegurutzerainokoa.
Loinatz txirrindulari elkarteak urteko bigarren proba egingo du bihar. Izan ere, Mikel Etxeberriaren omenez egiten den Usurbe Proba jokatuko dute. Aurten 30. urtemuga beteko du kadete mailako lasterketa ezagunak. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta 57 kilometroko ibilbidea izango du.
Goierriko hainbat herritan barrena ibiliko da lasterketa. Beasaindik, Ormaiztegira joan eta kateko bidegurutzetik herrigunera sartuko dira berriz ere. Handik Itsasondo aldera abiatuko dira, eta gero Alegiara. Bueltako bidean, Seguratik pasata, Lierniako gaina igoko dute, atzera Beasainen bukatzeko.
Udaltzaingoaren oharra
Larunbateko proba dela eta, Beasaingo Udaltzaingoak gaurtik aurrera herriko bi kaletan ez aparkatzeko eskatu die herritarrei. Aurreneko gunea, Kale Nagusiko 33. eta 37.(Vasconia banketxetik Ibañez kafetegira) zenbakien artekoa da. Bigarrena, Trenbide kalean, Zapatari kaleko bidegurutzetik Mendeurren etorbideko bidegurutzerainokoa.













