‘Keixeta’ artista zumaiarrak gaztaz egindako eskultura aurkeztu du gaur Ordizian
Txiki Agirre Keixeta artista zumaiarrak bere azken lana aurkeztu du gaur goizean, Ordiziako D´elikatuz zentroan. Gaztaz egindako munduaren irudikapen bat da, Nazioen Munduaren eskutik, Jon Maia zuzentzen ari den Gazta zati batdokumenatalaren harira sortu den eskultura da, artistak aurkezpenean esan duenez. Jon Maia jarri zen Keixetarekin harremanetan lan hau eskatzeko. Helburua gazta batekin mundua irudikatzea zen eta bertan Euskal Herria kokatzea. Gaztazko mundua egiten ari zen bitartean irudiak grabatu dituzte, horrekin emango baitiote hasiera dokumentalari. Lanak bere zailtasunak badituela aitortu du artista zumaiarrak. “Borobila izateak eta dituen dimentsioak aintzat hartuta bere lanak eman dizkit”, esan du. Bi hilabetez aritu da eskulturari forma ematen, “gazta berotu egin behar da lehenengo eta ondoren forma eman”. Behin forma emanda bere horretan mantentzeak ere baditu bere zailtasunak, izan ere “materia bizia da, eta bizia den aldetik formaz aldatuz joango da”, argitu du Keixetak. Estudioan “gaztetan oso ohikoa den lizuna atera zitzaion lanari, orain, hemen D´elikattuz zentroan beroagatik ere urtzen hasita dago”. Dena den, horrek lanari bere izaera propioa ere ematen diola aitortu du. Eskultura hau egiteko munduko 50 gazta ezberdin baliatu ditu, euren artean nahastuz eta uztartuz. “Kontinenteak irudikatzeko gazten azalak erabili ditut, ozeanoak eta itsasoak egiteko, aldiz, barruko zatia”. Euskal Herria berde koloreko [...]

'Keixeta' artista zumaiarra, Ordiziako D´elikatuz zentroan, gaztaz egindako lana alboan duela gaur goizean.
Txiki Agirre Keixeta artista zumaiarrak bere azken lana aurkeztu du gaur goizean, Ordiziako D´elikatuz zentroan. Gaztaz egindako munduaren irudikapen bat da, Nazioen Munduaren eskutik, Jon Maia zuzentzen ari den Gazta zati batdokumenatalaren harira sortu den eskultura da, artistak aurkezpenean esan duenez.
Jon Maia jarri zen Keixetarekin harremanetan lan hau eskatzeko. Helburua gazta batekin mundua irudikatzea zen eta bertan Euskal Herria kokatzea. Gaztazko mundua egiten ari zen bitartean irudiak grabatu dituzte, horrekin emango baitiote hasiera dokumentalari.
Lanak bere zailtasunak badituela aitortu du artista zumaiarrak. “Borobila izateak eta dituen dimentsioak aintzat hartuta bere lanak eman dizkit”, esan du. Bi hilabetez aritu da eskulturari forma ematen, “gazta berotu egin behar da lehenengo eta ondoren forma eman”. Behin forma emanda bere horretan mantentzeak ere baditu bere zailtasunak, izan ere “materia bizia da, eta bizia den aldetik formaz aldatuz joango da”, argitu du Keixetak. Estudioan “gaztetan oso ohikoa den lizuna atera zitzaion lanari, orain, hemen D´elikattuz zentroan beroagatik ere urtzen hasita dago”. Dena den, horrek lanari bere izaera propioa ere ematen diola aitortu du.
Eskultura hau egiteko munduko 50 gazta ezberdin baliatu ditu, euren artean nahastuz eta uztartuz. “Kontinenteak irudikatzeko gazten azalak erabili ditut, ozeanoak eta itsasoak egiteko, aldiz, barruko zatia”. Euskal Herria berde koloreko gazta batekin irudikatu du “baina ez dakit nongoa den ere”, esan du. Lan honek iraungitze data du, noski. “Gaztak bizirik irauten duen bitartean”, Keixetaren hitzetan, “hori bai, nik ez dut uste probatuko dudanik, ez baitut gazta gustuko”, aitortu du barre artean.
Dokumentalak laster ikusiko du argia, baina oraindik ez dute datarik zehaztu Nazioen Mundutik. Une honetan azken ukituak egiten ari direla baino ez dute esan aurkezpenean.












