Lemniskata zientzia sare herrikoia osatu dute
Zientziarekiko zaletasuna duen goierritar talde batek, Lemniskata zientzia sare herrikoia sortu du. Atzo iluntzean aurkeztu zuten ekimena, Beasainen. Talde berri horren aurreneko ekimena, Usurbe antzokiko aretoan jarri duten erakusketa da. Bertan, CAF enpresak egindako trenen maketak daude ikusgai. Lemniskata osatzen duten lagunak, “herritar arruntak” direla azaldu zuen atzo Xabier Elortza elkarte berriko lehendakariak. Batzen dituena, ordea, zientziarekiko duten zaletasuna da. Horregatik, zientziarekin eta teknologiarekin lotutako gaien inguruan hitz egiteko topagunea izan nahi du elkarteak, baina baita dibulgaziorako eta zientziarekiko zaletasuna bultzatzeko akuilua ere. Goio Lekuonak berriz, Lemniskata izenaren zergatia azaldu zuen. Matematikaria da Lekuona, eta zientziaren alor horretan, “izen ezaguna” dela azaldu zuen. Infinitoa irudikatzeko erabiltzen den irudi edo kurbari deitzen zaio Lemniskata, eta ideia horrek irudikatzen duena gustatu zaie gehien. Erakusketa eta hitzaldia Trenen erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Horrez gain, datorren ostiralean, hilak 30, hitzaldia egingo dute. Aitor Gastañares CAF enpresako ingeniaria etorriko da, CAFeko teknologia garapena sorreratik egunera arte hitzaldia emateko. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Lemniskata elkartea, parte hartu nahi duten guztientzako zabalik dagoela azaldu dute taldeko kideek. Hala, bazkide egin nahi dutenek, erakusketan bertan eskuratu ahal izango dituzten eskuorria bete beharko dute. Bestalde, Lemniskata sareak bloga ere zabaldu du, eta e-mail bidez [...]
Zientziarekiko zaletasuna duen goierritar talde batek, Lemniskata zientzia sare herrikoia sortu du. Atzo iluntzean aurkeztu zuten ekimena, Beasainen. Talde berri horren aurreneko ekimena, Usurbe antzokiko aretoan jarri duten erakusketa da. Bertan, CAF enpresak egindako trenen maketak daude ikusgai.
Lemniskata osatzen duten lagunak, “herritar arruntak” direla azaldu zuen atzo Xabier Elortza elkarte berriko lehendakariak. Batzen dituena, ordea, zientziarekiko duten zaletasuna da. Horregatik, zientziarekin eta teknologiarekin lotutako gaien inguruan hitz egiteko topagunea izan nahi du elkarteak, baina baita dibulgaziorako eta zientziarekiko zaletasuna bultzatzeko akuilua ere.
Goio Lekuonak berriz, Lemniskata izenaren zergatia azaldu zuen. Matematikaria da Lekuona, eta zientziaren alor horretan, “izen ezaguna” dela azaldu zuen. Infinitoa irudikatzeko erabiltzen den irudi edo kurbari deitzen zaio Lemniskata, eta ideia horrek irudikatzen duena gustatu zaie gehien.
Erakusketa eta hitzaldia
Trenen erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Horrez gain, datorren ostiralean, hilak 30, hitzaldia egingo dute. Aitor Gastañares CAF enpresako ingeniaria etorriko da, CAFeko teknologia garapena sorreratik egunera arte hitzaldia emateko. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian.
Lemniskata elkartea, parte hartu nahi duten guztientzako zabalik dagoela azaldu dute taldeko kideek. Hala, bazkide egin nahi dutenek, erakusketan bertan eskuratu ahal izango dituzten eskuorria bete beharko dute. Bestalde, Lemniskata sareak bloga ere zabaldu du, eta e-mail bidez ere jarri daiteke haiekin harremanetan (lemniskata@hotmail.com).












