Lasatarrak taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa
http://www.ustream.tv/channel/goierriko-hitza
Lasatarrak taldea izan da Martxoan Bertsoa txapelketaren hamargarren edizioa irabazi duena. 1,6 puntuko aldea izan da hiru taldeen artean. Gabiri2 taldeak egin du bigarren eta Bektore Okocha taldeak hirugarren. Giro aparta izan da gaztetxean, eta antolatzaileek lehiaketaren edizio guztietan parte hartu dutenak omendu dituzte. Une hunkigarriak eta umoretsuak eskaini ditu gaurko finalak.
Goierriko Hitzak eta Otamotz.com webguneak zuzenean eskaini dute finala gaztetxetik. Bideoan, final osoa dago ikusgai.












