Pako Mujikaren egoera salatzeko manifestazioa gaur Ordizian
Ordizian joan den astelehenean aurkeztu zuten euskal preso eta iheslarien alde lan egingo duen Herrira ekimenak, eta aurkezpenarekin bat, manifestazio baterako deia egin zuten. Manifestazioa hori gaur arratsaldean izango da, 20:00etan. Preso eta ihesla...
Ordizian joan den astelehenean aurkeztu zuten euskal preso eta iheslarien alde lan egingo duen Herrira ekimenak, eta aurkezpenarekin bat, manifestazio baterako deia egin zuten. Manifestazioa hori gaur arratsaldean izango da, 20:00etan. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko neurriak eskatzeaz gain, Pako Mujika preso ordiziarraren egoera ere salatuko dute. Mujika 20 urte egingo ditu hilaren 29an, eta gaur gaurkoz, Zaragozako Zuera espetxean dago. Kartzela horretan bizi baldintzek “okerrera” egin dutela salatu du Herrira mugimenduak.












