Udaberriko loreen eta landareen 12. azoka egingo dute igandean Seguran
Udaberriko lehenengo igandean antolatzen dute segurarrek Udaberriko loreen eta landareen azokak. XII. edizioa izango du aurten. Igandea izango da azoka eguna, baina aurretik ere izango da ekintzarik, gaur bertan hasita. Gaur, kultur etxean, 18:30ean, etxean konposta nola egiten den azalduko du Artelatzeko Aitziber Sarasolak. Bihar, berriz, arratsaldeko 16:00etarako dago hitzordua jarrita, Segurako plazan. Zuhaitzak landatuko dituzte lehenik Madura aldean, eta ondoren, ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatua egingo dute. Goizez eta arratsaldez Udaberriko lore eta landareen azoka egun guztian egingo dute igandean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Lore, landare, hazi, barazki-landare eta lorezaintzarako tresneria salmenta, eta erakusketa postuak izango dira plazan. Goierriko eta inguruko 15 lore, landare eta barazki saltzaile izango dira. Tartean, Goierriko bost ekoizle: Segurako Jose Mari Satien, Zumarragako Nerea Soraluze, Aramako Haritz Urretabizkaia, Zaldibiako Iñaki Azanza eta Idiazabalgo Goardi lorategia. Loreez eta landareez gain, eskualdeko artisau lanek ere beren lekua izango dute lore azokan. Hamar artistek jarriko dituzte postuak. Besteak beste, Segurako Itsaso Sodupek eta Keko Maiozek eta Ataungo Sandra Madutxak. Jatekoa ere aukeran egongo da. Segurako Goibururen gaztak, Zeraingo produktuak Aldabe kooperatibakoen eskutik, Segurako talogileak, Segurako Eugenio Elortzaren eztia eta Beasaingo Julki gozotegiko gozoak. Josu Osak Txerto ezberdinak fruitarboletan ikastaroa eskainiko du , plazan bertan, 10:30etatik [...]
Udaberriko lehenengo igandean antolatzen dute segurarrek Udaberriko loreen eta landareen azokak. XII. edizioa izango du aurten. Igandea izango da azoka eguna, baina aurretik ere izango da ekintzarik, gaur bertan hasita. Gaur, kultur etxean, 18:30ean, etxean konposta nola egiten den azalduko du Artelatzeko Aitziber Sarasolak.
Bihar, berriz, arratsaldeko 16:00etarako dago hitzordua jarrita, Segurako plazan. Zuhaitzak landatuko dituzte lehenik Madura aldean, eta ondoren, ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatua egingo dute.
Goizez eta arratsaldez
Udaberriko lore eta landareen azoka egun guztian egingo dute igandean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Lore, landare, hazi, barazki-landare eta lorezaintzarako tresneria salmenta, eta erakusketa postuak izango dira plazan. Goierriko eta inguruko 15 lore, landare eta barazki saltzaile izango dira. Tartean, Goierriko bost ekoizle: Segurako Jose Mari Satien, Zumarragako Nerea Soraluze, Aramako Haritz Urretabizkaia, Zaldibiako Iñaki Azanza eta Idiazabalgo Goardi lorategia.
Loreez eta landareez gain, eskualdeko artisau lanek ere beren lekua izango dute lore azokan. Hamar artistek jarriko dituzte postuak. Besteak beste, Segurako Itsaso Sodupek eta Keko Maiozek eta Ataungo Sandra Madutxak.
Jatekoa ere aukeran egongo da. Segurako Goibururen gaztak, Zeraingo produktuak Aldabe kooperatibakoen eskutik, Segurako talogileak, Segurako Eugenio Elortzaren eztia eta Beasaingo Julki gozotegiko gozoak.
Josu Osak Txerto ezberdinak fruitarboletan ikastaroa eskainiko du , plazan bertan, 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldean ere azoka irekita egongo da, eta Jabier Lunbrerasek, bonsaiaren zaintzaz aholkuak emango ditu.
Egun guztian, giroa alaitzen, herriko trikitilariak eta Kriseilu txistulari taldekoak arituko dira. Txikienek ere izango dute zertaz gozatu: Juan Karlos Esainek, tailerrak prestatuko ditu haurrentzat.
Euskal Herriko haziak
Berrikuntza bat bada aurtengo Udaberriko loreen eta landareen azokan. Euskal Herriko Hazien Sarea elkartearen eskutik, Euskal Herriko jatorrizko haziak banatuko eta trukatuko dituzte. 1996an sortutako elkartea da Hazien Sarea. «Euskal Herriko nekazaritza aberastasun genetikoaren inguruan gabezi handia zegoen, eta era berean nekazaritza ondare genetikoa eta honi lotutako kulturaren galeraren arrastoak nabariak ziren», diote Euskal Herriko Hazien Sarea elkartekoek.
Kezka horren haritik, hainbat nekazari eta teknikariren jakinmina piztu ondoren, «ondare hori zein zen eta ondarea babesteko nola jokatu behar zen» ikertzeari ekin zioten. Gaur egun, 100 kide baino gehiago dira elkartean.
Hazien barietate-bankua edukitzeaz gain, lan ezberdinak egiten ditu elkarteak: tokian tokiko barietateak erein eta haziak gorde; barietate ezberdinei buruzko argibideak edota haziak eman; barietate bat gordetzeko konpromisoa hartu eta hazia erein ondoren lortutako haziaren zati bat itzuli; eta Hazien Sarean lana zabaltzeko hitzaldiak eskaini.













