Apirilean ere doako autobus zerbitzua eskainiko dute Zeraingo sagardotegietara joateko
Zeraingo sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzuak martxoan izan duen arrakasta ikusita, Zerain Dezagun Fundazioak, Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegiekin elkarlanean, zerbitzua apirilean ere eskaintzeko erabakia hartu dute. Ostiraletan e...
Zeraingo sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzuak martxoan izan duen arrakasta ikusita, Zerain Dezagun Fundazioak, Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegiekin elkarlanean, zerbitzua apirilean ere eskaintzeko erabakia hartu dute. Ostiraletan eta larunbatetan jarri ohi dute autobus zerbitzua.
Lehen hilabetean 850 lagun inguruk erabili dute autobusa Zeraingo sagardotegietara joateko. Horietatik 380 pertsona Legazpitik, Zumarragatik, Urretxutik eta Ormaiztegitik joan dira. Gainontzeko 470ak Ordiziatik, Lazkaotik, Beasaindik eta Idiazabaldik.
Proiektu zabalagoa
Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko autobus zerbitzua Gazta eta Sagardoaren Mendia proiektuaren barruan sortutako ekimena da. Proiektu honen helburu nagusia, Zeraingo bi produktu nagusiak lotzea da: Gazta eta sagardoa.
Burutzen ari diren ekimenaren baitan, aipatzekoa da ere martxoaren 21ean Herri Museoan bertan egin zuten Gazta katak nola egin ikastaroa. Parte hartu zutenen artean, Zeraingo sagardotegietako ordezkariak, Zeraingo artzainak eta Zeraingo zerbitzuetako partaideak zeuden. Ikastaroak balorazio oso ona izan zuen.
Aurrera begira aurreikusi dituzten ekintzen artean, martxoaren 30ean 18:00etan herri museoan egingo duten gazta dastaketa, eta apirilaren 27an egingo duten sagardo dastaketa aipatu dituzte.
Autobusaren ibilbideak:
1. IBILBIDEA:
Legazpi (20:00-Eliza ondoko autobus geltokian) – Zumarraga‐Urretxu (20:15-Zumarragako tren geltokian) – Ormaiztegi (20:25-Frontoi parea)
2. IBILBIDEA:
Ordizia (20:00-Tren geltokian) – Lazkao (20:15-Lazkao txikiren plazan) – Beasain (20:25-Tren geltokian).