Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan. Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki nahi zuten golf zelaiaren aurka jarduteaz gain, parkerako proposamenak egiten aritu da, ingurumenaren zein gizartearen ikuspuntutik ondo landuak. Gainera, askotan eskaini digute Oianguk gordetzen duen natura-altxorra ezagutzeko parada». «Oianguren izaera publiko eta naturalaren alde» lan egin duelako erabaki du udalak «euren aldarrikapenarekin bat egitea». Lau bilera guztira Oiangun egin duten agerraldian zehaztu dutenez, otsailetik ari dira lanean herritarrekin batera martxan jarriko duten parte hartze prozesua zehazteko. Prozesuaren ardura izango duen lan talde eragilea sortu dute dagoeneko, eta, orain, herritarrekin egingo dituzten bilerak prestatzen ari dira. Guztira, lau bilera egingo dituzte, apirilaren 24an hasita. Ekimenaren helburu nagusia «Oiangu ordiziarron naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea» dela zehaztu zuen Maitane Alvarez Prozesu Parte-hartzaileko koordinatzaileak. Lehen bi bilerak «gaia kokatzeko eta Oiangurako etorkizunerako proposamenak egiteko» izango dira. Hirugarren eta laugarren bileretan «proposatutako ideiak eta herrian jaso diren gainerako proposamen eta ideiak aztertuko eta lehenetsiko» [...]
Jakintza Ikastolako DBHko eta Batxilergoko ikasleek dantza eta koreografia jaialdia egingo dute bihar, 15:30ean, Majori kiroldegian. Kultur Astearen barruko ekintza izango da. Jakintzan urteak daramatzate gorputz heziketako eskoletan dantza lantzen, et...
Segurako Udaletik jakitera eman dutenez, bihar greba egingo dute udal zerbitzuetan. Erabaki honekin, euren atxikimendu agertu diote sindikatuen eta gizarte eragileen deialdiari.
Beasaingo Udalak bat egin du Euskal Herriko hainbat sindikatuk eta eragile sozialek ostegun honetarako egindako greba deialdiarekin. Deialdi hori “ikuspegi ezberdinetatik” egin bada ere, udalak “era baikorrean agurtzen du erantzun zab...
Pello Gibelalde enpresari legazpiarrak eta Olaberriko Hine lantegiaren arduradun izan denak Adegiren zuzendari izateko aurkeztu du bere burua. Atzo jakinarazi zuen hautagai izateko asmoa duela, Gipuzkoako enpresari elkargoaren zuzendaritzaren batzarrea...
Astelehenean Gartxot filma proiektatu zuten Seguran, Iparra-Hegoa egitasmoko egitarauaren barruan. Adin guztietako 75 lagunek bete zuten kultur etxeko aretoa. Proiekzioa hasi aurretik, Edorta Barruetabeña durangarrak filmaren nondik norakoak azaldu zi...
Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak otsailean zehar egin zituen joko lehiaketen akabera festa giroan ospatu dute. Sari banaketa egiteko aitzakian, eta solasaldi artean, ogitarteko jana izan zuten aurreko astean. Guztira 163 jubilatuk parte hartu dute bederatzi lehiaketetan. «Lehia bikaina izan da, batzuetan gizonezkoak eta beste batzuetan emakumezkoak suertatu dira irabazle». Parte-hartze oparo eta atseginarekin gustura, joko bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak saritu dituzte. Mugimendu jokoetan, Joakin Aldabe botean eta tokan nagusitu da, zapoan Joxe Rezola. Karta jolasetan, hauek dira garaileak: Mari Karmen Goikoetxea eta Ana Mari Krespo (musa laura), Jexux Urbiztondo-Joxe Baztarrika (musa zortzira), Pello Munduate-Joxe Mari Goikoetxea (puntua), Miren Goikoetxea-Rosario Urdangarin (erratza), Niko Goikoetxea-Joxe Rezola (tutea) eta Olatz Guridi-Mari Karmen Goikoetxea (seiko urrea).
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 28, egingo du 2012. urteari dagokion aurrekontua onartzeko osoko bilkura, 19:00etan. Ez da, ordea, aztergai izango duten gai bakarra, beste hamalau puntu baitituzte zerrendan. Bilduk sartutako lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dira: Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunen alde bata; Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde bigarrena; Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko hirugarrena; eta Espainiako Gobernuak onartutako lan-erreformaren dekretuaren aurkakoa laugarrena. PSE-EEren bi mozio ere badaude gai zerrendan. Lehena, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurkakoa da, eta bigarrena, eta atzerapenarekin bada ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurukoa. Horiez gain, beste honako puntuak izango dituzte hizpide: 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda; 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea; 2011ko gastuak 2012ko aurrekontuetan sartzea eta dagokion kreditu gehigarrien espedientea onartzea; zinegotzien soldatak eta kalte-ordainak jaistea; euskara sailak diru-laguntzak emateko indarrean dituen oinarriak aldatzea; aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza aldatzea; eta arau subsidiarioen aldaketa jakin baterako hirigintza hitzarmena.
Ordiziako PSE-EEk Udal Gobernua osatzen duten Bildu koalizioari eskatu dio “eraginkorragoa” izango dadaila birziklapenaren kudeaketan, eta bide batez, bestelako eskaera bat ere egin dio: Gipuzkoako Foru Aldundiari eska diezaiola errauste pl...
Ennerak, CAF enpresaren energia berriztagarrien filialak, Euskal Herrian dagoen teilatu gaineko energia instalaziorik handiena egin du Beasainen. CAF lantegiko teilatuan, 7.500 metro koadroko instalazio fotoboltaikoa jarri dute, Conergyren kalitatearen...
Zeraingo sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzuak martxoan izan duen arrakasta ikusita, Zerain Dezagun Fundazioak, Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegiekin elkarlanean, zerbitzua apirilean ere eskaintzeko erabakia hartu dute. Ostiraletan e...
Nafarroa da egunotan Seguran egiten ari diren Iparra-Hegoa ekimenaren gaia, eta Nafarroarekin lotutako ekintzak antolatu dituzte. Ekintza horien barruan, eta bizi duten egoera ekonomiko larria kontuan hartuta, Lodosako eta Sartagudako Ibaialde Ikastola...
Elekun abesbatzak festa giroa zabalduko du bihar arratsean Legorretan. Kantu-poteoa egingo dute, 20:00etan hasita, herriguneko tabernetan eta kaleetan barrena. Trago batzuk hartuz, euskal abestiak plazara aterako dituzte koruko kideek. Ekitaldia, ordea...
Irlandan bizi den eta “hemen jaioa ez izan arren Euskal Herriari oso lotua dagoen” Juan Karlos Tebar izango da aste honetako Segura irratiko Bixi-Bixi saioan. Segura irratian, Euskara Biziberritzeko Planaren barnean, asteazkenero Bixi-Bixi...
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, 2009an udal kudeaketan izandako zenbait arau hauste utzi ditu agerian. Horren aurrean, aurreko udal taldeak idatzitako alegazio sorta aurkeztu da, udalaren izenean. Bertan diotenez, Antzizarko obretan izandako aurrekontu igoeraren atzean, kiroldegiaren azalera handitu izana dago, eta igoera horrekin, «obren gauzatzearen beraren ondorioz sortutako benetako eskakizun bati erantzuten zaio». Alegazio horietan zehazten denaren arabera, Antzizar kiroldegiko obretan izandako aurrekontua, «neurri handi batean, eraikitako azalera zabaldu» zelako eta «mota horretako eraikin bateko instalazioek duten konplexutasunaren ondorioz» igo zen horrenbeste. Gainera, proiektua martxan jarri zenetik obrak bukatu bitartean, araudian hainbat aldaketa izan ziren, eta horrek, «instalazio jakin batzuetarako soluzio berriak» bilatzea eskatu zuten, hala nola, eguzki panelak jartzea. Kiroldegiko sarbide berrirako eta zabalkuntzarako obretan izandako %54ko igoera, «obra motagatik justifikatzen da», txostenaren arabera. Hala, sarrera hori igerileku estaliak hartzen dituen eraikin berria eta aurretik dagoen kiroldegiarekin lotzeko egin zela argudiatu dute, eta horrenbestez, beharrezkoa zela «kontrol bakarraz integratzea». Bestalde, lehendik zeuden hainbat instalazio , «kontserbazio egoera txarrean» zeudela azaldu dute, eta horrek ere, obren zenbatekoa gehitu egin zuen. Hori guztia ikusita, «gauza ez da obra horietan kontratuaren berezko xedea aldatu denik, baizik eta, obren gauzatzearen beraren ondorioz sortutako benetako eskakizun bati erantzuten zaio». Alegazioek diotenaren arabera, «egia da kontratuaren [...]