Beasaingo Udalak bat egin du osteguneko grebarekin
Beasaingo Udalak bat egin du Euskal Herriko hainbat sindikatuk eta eragile sozialek ostegun honetarako egindako greba deialdiarekin. Deialdi hori “ikuspegi ezberdinetatik” egin bada ere, udalak “era baikorrean agurtzen du erantzun zab...
Beasaingo Udalak bat egin du Euskal Herriko hainbat sindikatuk eta eragile sozialek ostegun honetarako egindako greba deialdiarekin. Deialdi hori “ikuspegi ezberdinetatik” egin bada ere, udalak “era baikorrean agurtzen du erantzun zabal eta jendetsua bideratzeko zabaltzen den aukera”. Hala, “babes osoa” emango diote, bai greba deialdiari, eta baita egun horretarako antolatutako mobilizazioei ere.
Udalaren ustez, “Euskal herriak bere etorkizuna eraiki behar du, bere erabakiak hartzeko ahalmena eta boterea behar ditu, kanpoko interesek eta agintariek erabakitzen dizkiguten inposaketak onartu beharrik ez izateko”. Zentzu horretan, Euskal Herriak “erabakitzeko burujabetza” behar duela aldarrikatu du udalak, eta osteguneko grebarekin, “hori aldarrikatzeko beste urrats bat” emango dela uste du.