Gartxot filmaren emanaldiak txiki utzi du Segurako kultur etxea
Astelehenean Gartxot filma proiektatu zuten Seguran, Iparra-Hegoa egitasmoko egitarauaren barruan. Adin guztietako 75 lagunek bete zuten kultur etxeko aretoa. Proiekzioa hasi aurretik, Edorta Barruetabeña durangarrak filmaren nondik norakoak azaldu zi...
Astelehenean Gartxot filma proiektatu zuten Seguran, Iparra-Hegoa egitasmoko egitarauaren barruan. Adin guztietako 75 lagunek bete zuten kultur etxeko aretoa. Proiekzioa hasi aurretik, Edorta Barruetabeña durangarrak filmaren nondik norakoak azaldu zituen, eta Gartxot komikiaren gaineko aipamen batzuk ere egin zituen.
Filma bera, marrazki bizidunen estilokoa izan arren, gogorra eta hunkigarria da. Gartxot pertsonaia kondaira batean oinarrituta dago, Arturo Kanpionek, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak bere “El bardo de Itzaltzu lanean ezagutarazi zuen.