Kiroldegiko lanen garestitzea azalera zabaltzeak eragin zuela argudiatu dute
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, 2009an udal kudeaketan izandako zenbait arau hauste utzi ditu agerian. Horren aurrean, aurreko udal taldeak idatzitako alegazio sorta aurkeztu da, udalaren izenean. Bertan diotenez, Antzizarko obretan izandako aurrekontu igoeraren atzean, kiroldegiaren azalera handitu izana dago, eta igoera horrekin, «obren gauzatzearen beraren ondorioz sortutako benetako eskakizun bati erantzuten zaio». Alegazio horietan zehazten denaren arabera, Antzizar kiroldegiko obretan izandako aurrekontua, «neurri handi batean, eraikitako azalera zabaldu» zelako eta «mota horretako eraikin bateko instalazioek duten konplexutasunaren ondorioz» igo zen horrenbeste. Gainera, proiektua martxan jarri zenetik obrak bukatu bitartean, araudian hainbat aldaketa izan ziren, eta horrek, «instalazio jakin batzuetarako soluzio berriak» bilatzea eskatu zuten, hala nola, eguzki panelak jartzea. Kiroldegiko sarbide berrirako eta zabalkuntzarako obretan izandako %54ko igoera, «obra motagatik justifikatzen da», txostenaren arabera. Hala, sarrera hori igerileku estaliak hartzen dituen eraikin berria eta aurretik dagoen kiroldegiarekin lotzeko egin zela argudiatu dute, eta horrenbestez, beharrezkoa zela «kontrol bakarraz integratzea». Bestalde, lehendik zeuden hainbat instalazio , «kontserbazio egoera txarrean» zeudela azaldu dute, eta horrek ere, obren zenbatekoa gehitu egin zuen. Hori guztia ikusita, «gauza ez da obra horietan kontratuaren berezko xedea aldatu denik, baizik eta, obren gauzatzearen beraren ondorioz sortutako benetako eskakizun bati erantzuten zaio». Alegazioek diotenaren arabera, «egia da kontratuaren [...]
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, 2009an udal kudeaketan izandako zenbait arau hauste utzi ditu agerian. Horren aurrean, aurreko udal taldeak idatzitako alegazio sorta aurkeztu da, udalaren izenean. Bertan diotenez, Antzizarko obretan izandako aurrekontu igoeraren atzean, kiroldegiaren azalera handitu izana dago, eta igoera horrekin, «obren gauzatzearen beraren ondorioz sortutako benetako eskakizun bati erantzuten zaio».
Alegazio horietan zehazten denaren arabera, Antzizar kiroldegiko obretan izandako aurrekontua, «neurri handi batean, eraikitako azalera zabaldu» zelako eta «mota horretako eraikin bateko instalazioek duten konplexutasunaren ondorioz» igo zen horrenbeste. Gainera, proiektua martxan jarri zenetik obrak bukatu bitartean, araudian hainbat aldaketa izan ziren, eta horrek, «instalazio jakin batzuetarako soluzio berriak» bilatzea eskatu zuten, hala nola, eguzki panelak jartzea.
Kiroldegiko sarbide berrirako eta zabalkuntzarako obretan izandako %54ko igoera, «obra motagatik justifikatzen da», txostenaren arabera. Hala, sarrera hori igerileku estaliak hartzen dituen eraikin berria eta aurretik dagoen kiroldegiarekin lotzeko egin zela argudiatu dute, eta horrenbestez, beharrezkoa zela «kontrol bakarraz integratzea». Bestalde, lehendik zeuden hainbat instalazio , «kontserbazio egoera txarrean» zeudela azaldu dute, eta horrek ere, obren zenbatekoa gehitu egin zuen.
Hori guztia ikusita, «gauza ez da obra horietan kontratuaren berezko xedea aldatu denik, baizik eta, obren gauzatzearen beraren ondorioz sortutako benetako eskakizun bati erantzuten zaio». Alegazioek diotenaren arabera, «egia da kontratuaren bolumen ekonomikoa aldatzen dela, baina ez da erraza, ez eta gomendagarria ere, beharrezkoak suertatzen diren aldaketetako bakoitzerako lizitazio independentea egitea», obra horiek «hasierakoei gainjarri» egingo litzaizkielako, eta hori «bi enpresak egitea ezinezkoa» delako.
Haurtzaindegia eta argiteria
HKEEren txostenean jasotzen diren alegazioetan, beste hainbat proiektutan izandako arau hausteei ere ematen zaio erantzuna. Hala, Seaska haurtzaindegiko proiektuari dagokionean, udalak Igartza Oleta kaleko lokala erosi zuela diote, «nahiz eta ezagutu Eusko Jaurlaritzaren planteamendua eskolako mapa berrantolatzeari buruz». Irailean jakin zen mapa horren aldaketak ez zuela haurreskolarik aurreikusten, baina «kontuan izanda zegoen demanda, gobernu taldeak agindu zuen aipatutako lokala haurreskolarako egokitzeko obrei hasiera ematea».
Argiteriaren mantenimendu lanez arduratzen den enpresari dagokionean, zerbitzu horren kontratazioa, Sektore Publikoaren Kontratuak arautzen dituen legearen arabera egin behar da, «baina sekula ez da zerbitzu hori lizitatu, zerbitzua behar bezala betetzeak duen zailtasunagatik; izan ere, argiteri sare publiko zabalaren ezagutza zehatza eskatzen du».