Oianguren etorkizuna erabakitzeko parte hartze prozesua hasi du udalak
Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan. Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki nahi zuten golf zelaiaren aurka jarduteaz gain, parkerako proposamenak egiten aritu da, ingurumenaren zein gizartearen ikuspuntutik ondo landuak. Gainera, askotan eskaini digute Oianguk gordetzen duen natura-altxorra ezagutzeko parada». «Oianguren izaera publiko eta naturalaren alde» lan egin duelako erabaki du udalak «euren aldarrikapenarekin bat egitea». Lau bilera guztira Oiangun egin duten agerraldian zehaztu dutenez, otsailetik ari dira lanean herritarrekin batera martxan jarriko duten parte hartze prozesua zehazteko. Prozesuaren ardura izango duen lan talde eragilea sortu dute dagoeneko, eta, orain, herritarrekin egingo dituzten bilerak prestatzen ari dira. Guztira, lau bilera egingo dituzte, apirilaren 24an hasita. Ekimenaren helburu nagusia «Oiangu ordiziarron naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea» dela zehaztu zuen Maitane Alvarez Prozesu Parte-hartzaileko koordinatzaileak. Lehen bi bilerak «gaia kokatzeko eta Oiangurako etorkizunerako proposamenak egiteko» izango dira. Hirugarren eta laugarren bileretan «proposatutako ideiak eta herrian jaso diren gainerako proposamen eta ideiak aztertuko eta lehenetsiko» [...]
Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan.
Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki nahi zuten golf zelaiaren aurka jarduteaz gain, parkerako proposamenak egiten aritu da, ingurumenaren zein gizartearen ikuspuntutik ondo landuak. Gainera, askotan eskaini digute Oianguk gordetzen duen natura-altxorra ezagutzeko parada». «Oianguren izaera publiko eta naturalaren alde» lan egin duelako erabaki du udalak «euren aldarrikapenarekin bat egitea».
Lau bilera guztira
Oiangun egin duten agerraldian zehaztu dutenez, otsailetik ari dira lanean herritarrekin batera martxan jarriko duten parte hartze prozesua zehazteko. Prozesuaren ardura izango duen lan talde eragilea sortu dute dagoeneko, eta, orain, herritarrekin egingo dituzten bilerak prestatzen ari dira. Guztira, lau bilera egingo dituzte, apirilaren 24an hasita.
Ekimenaren helburu nagusia «Oiangu ordiziarron naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea» dela zehaztu zuen Maitane Alvarez Prozesu Parte-hartzaileko koordinatzaileak. Lehen bi bilerak «gaia kokatzeko eta Oiangurako etorkizunerako proposamenak egiteko» izango dira. Hirugarren eta laugarren bileretan «proposatutako ideiak eta herrian jaso diren gainerako proposamen eta ideiak aztertuko eta lehenetsiko» dituzte.
Bilerak erabat irekiak izango dira eta lehen hiru bileretan bi taldetan banatuta lan egingo dute. «Bi deialdi horiek, herritarrek parte hartzeko hainbat aukera izan ditzaten egingo dira». Bilerak eguerdi partean edo arratsaldeko lehen orduan eta iluntzean izango dira. Laugarren eta azken bilera, prosezuan parte hartu duten herritar guztiek batera egingo dute, «lan talde bakarrean». Guztira, «Oianguren etorkizuna zehazteko»bi orduko lau egingo dituzte.
«Eraikuntza kolektiboa»
Bileretan herritar guztien iritziak eta ekarpenak jasoko dituzte, eta «azken erabakia hartzeko funtsezkoak izango dira», adostasun osoa lantzeko «eraikuntza kolektiboa» izango baita oinarria. Hala, prozesu osoan zehar, «herritarrak izango dira erabakitzen dutenak».
Azken bileraren ondoren, prozesuan parte hartu duten hainbat herritarrekin ordiziarren ordezkari gisa aritzeko lantaldea sortuko dutela ere aurreratu dute, «herritarrak izan daitezen une horretatik aurrera ere prozesuaren jabe eta erabakiak hartzen dituztenak».
Prozesu guztiaren zehaztasunak azaltzeko, apirilaren 19an Barrenan elkartuko dira, 19:00etan. Herritarrei zein Ordiziako eragilei bertan egoteko deia egin dute arratsaldean.