Ordiziako PSE-EEk birziklapenaren kudeaketan “eraginkorragoa” izateko eskatu dio Bilduri
Ordiziako PSE-EEk Udal Gobernua osatzen duten Bildu koalizioari eskatu dio “eraginkorragoa” izango dadaila birziklapenaren kudeaketan, eta bide batez, bestelako eskaera bat ere egin dio: Gipuzkoako Foru Aldundiari eska diezaiola errauste pl...
Ordiziako PSE-EEk Udal Gobernua osatzen duten Bildu koalizioari eskatu dio “eraginkorragoa” izango dadaila birziklapenaren kudeaketan, eta bide batez, bestelako eskaera bat ere egin dio: Gipuzkoako Foru Aldundiari eska diezaiola errauste plantaren lanak martxan jar ditzala.
PSE-EEren esanetan, Gipuzkoako birziklatze tasa %45ekoa da egun, eta 2000. urtean %17koa zen. “Ez dago inolako dudarik gizartearen gehiengoa kontzientziazioan eta hezkuntzan irabazten ari dela, eta gizarteak badaki gero eta gehiago birziklatzea giza-legea dela”.
Gipuzkoa gehien birziklatzen duen lurraldeetako bat da, PSE-EEk dionez, eta ezin daitekeena da Bilduk atez atezko bilketa sistema martxan jartzea %80 birziklatzeko helburuarekin: “Hori miraje bat, Europako herrialde kontzientziatuenek ere ez baitute helburu hori lortu. Gainera, atez atekoa jarrita, zabor hori zabortegietara bideratu nahi du, Gipuzkoan dauden zabortegiak handituta, edota inguruko herrialdeetara bidalita”.
PSE-EEren iritziz, 31.000 tona zabor Gipuzkoatik kanpo eramaten ari dira, eta Gipuzkoako herritarrei bi milioi euro pasa kostatzen zaie hori: “Atez atekoa Bilduren estrategiaren parte da, denari ezezkoa ematearen estrategiaren parte”. Biharko osoko bilkuran PSE-EEk mozioa sartuko du atez ateko sistemaren aurka.