Pello Gibelalde enpresaria Adegi patronala zuzentzeko hautagai da
Pello Gibelalde enpresari legazpiarrak eta Olaberriko Hine lantegiaren arduradun izan denak Adegiren zuzendari izateko aurkeztu du bere burua. Atzo jakinarazi zuen hautagai izateko asmoa duela, Gipuzkoako enpresari elkargoaren zuzendaritzaren batzarrea...
Pello Gibelalde enpresari legazpiarrak eta Olaberriko Hine lantegiaren arduradun izan denak Adegiren zuzendari izateko aurkeztu du bere burua. Atzo jakinarazi zuen hautagai izateko asmoa duela, Gipuzkoako enpresari elkargoaren zuzendaritzaren batzarrean —batzorde eragileko kide da joan deneko 12 urtean—.
Eduardo Zubiaurreren ondorengoa maiatzaren 24ko batzarrean aukeratuko dute Adegiko bazkideek. Momentuz Gibelalde da hautagai bakarra. Ohituraz pertsona bakarra eduki dute bozketarako orain artean.
Pello Gibelaldek 67 urte ditu, Legazpin jaioa da. 1974an Hine enpresa sortu zuen Olaberrian, olio eta ur sistema hidraulikoen ingeniaritzara eta industriarako aplikazioen fabrikaziora dedikatua. Berriki erretiratu da Hineko kudeatzaile kargutik. Gaztetan futbolari izana —Ilintxan eta Beasainen, kasu—, Beasain klubaren lehendakari izan zen 14 urtez.