Segurako Aste Santua eta Aikur erle museoa, GoiBerriren 9. alean
GoiBerriren bederatzigarren alea ostiralean iritsiko da etxeetara. Gainean dugun Segurako Aste Santua izango da ale honetako gai nagusia. Elkarrizketa, aldiz, Aikur erle museoko kideei egin diete. Gazteen atalean Klak!son musika taldearekin egon dira GoiBerriko kazetariak. Azkenik, mendi ibilbideen atalean Atagoiti eta Aztiri arteko bideari egingo diote erreferentzia.