Udal aurrekontua onartzeko osoko bilkura bihar egingo dute Ordizian
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 28, egingo du 2012. urteari dagokion aurrekontua onartzeko osoko bilkura, 19:00etan. Ez da, ordea, aztergai izango duten gai bakarra, beste hamalau puntu baitituzte zerrendan. Bilduk sartutako lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dira: Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunen alde bata; Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde bigarrena; Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko hirugarrena; eta Espainiako Gobernuak onartutako lan-erreformaren dekretuaren aurkakoa laugarrena. PSE-EEren bi mozio ere badaude gai zerrendan. Lehena, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurkakoa da, eta bigarrena, eta atzerapenarekin bada ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurukoa. Horiez gain, beste honako puntuak izango dituzte hizpide: 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda; 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea; 2011ko gastuak 2012ko aurrekontuetan sartzea eta dagokion kreditu gehigarrien espedientea onartzea; zinegotzien soldatak eta kalte-ordainak jaistea; euskara sailak diru-laguntzak emateko indarrean dituen oinarriak aldatzea; aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza aldatzea; eta arau subsidiarioen aldaketa jakin baterako hirigintza hitzarmena.
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 28, egingo du 2012. urteari dagokion aurrekontua onartzeko osoko bilkura, 19:00etan. Ez da, ordea, aztergai izango duten gai bakarra, beste hamalau puntu baitituzte zerrendan.
Bilduk sartutako lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dira: Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunen alde bata; Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde bigarrena; Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko hirugarrena; eta Espainiako Gobernuak onartutako lan-erreformaren dekretuaren aurkakoa laugarrena.
PSE-EEren bi mozio ere badaude gai zerrendan. Lehena, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurkakoa da, eta bigarrena, eta atzerapenarekin bada ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurukoa.
Horiez gain, beste honako puntuak izango dituzte hizpide: 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda; 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea; 2011ko gastuak 2012ko aurrekontuetan sartzea eta dagokion kreditu gehigarrien espedientea onartzea; zinegotzien soldatak eta kalte-ordainak jaistea; euskara sailak diru-laguntzak emateko indarrean dituen oinarriak aldatzea; aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza aldatzea; eta arau subsidiarioen aldaketa jakin baterako hirigintza hitzarmena.