Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du Alacanten
Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularrean lehen bi postuetan bukatzeko urrats handia egin zuen atzo Alacanten, La Vila iazko txapeldunari 24-42 irabazita. Lehen aldiz irabazi dute goierritarrek Vila Joiosan –erasoko puntu gehigarri eta guzti gainera– eta bigarren postuan dira orain, VRAC Quesos Entrepinaren taldearengandik bi puntu eskasera. Datorren igandean, hilak 8, elkarren aurka jokatu beharko dute lehen biek Altamiran, eta Ordiziak, partida irabazten badu, lidergoa eskuratuko luke liga erregularra bukatzeko partida bakarren faltan. Ordiziak goitik behera kontrolatu zuen partida, eta atsedenaldira 7-22 aurretik joan zen, hiru entsegu eta zigor kolpe bat sartuta. Bigarrenean sendoago zelairatu ziren etxekoak, eta markagailuan gerturatzea lortu zuten (17-25), baina Simpsonek laugarren entsegua lortu zuen Ordiziarentzat 63. minutuan, eta partida ia erabakita utzi (17-32). Partida bukatzerako, Huxfordek eta Krollek entsegu bana lortu zuten Goierriko taldearentzat. VRACek 62 puntu ditu orain, Ordiziak 60 eta Santboianak 59. Hiru talde hauetako bi sailkatuko dira lehen liga erregularreko lehen bi postuetan. Bi jardunaldi falta dira liga bukatzeko.
Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularrean lehen bi postuetan bukatzeko urrats handia egin zuen atzo Alacanten, La Vila iazko txapeldunari 24-42 irabazita. Lehen aldiz irabazi dute goierritarrek Vila Joiosan –erasoko puntu gehigarri eta guzti gainera– eta bigarren postuan dira orain, VRAC Quesos Entrepinaren taldearengandik bi puntu eskasera. Datorren igandean, hilak 8, elkarren aurka jokatu beharko dute lehen biek Altamiran, eta Ordiziak, partida irabazten badu, lidergoa eskuratuko luke liga erregularra bukatzeko partida bakarren faltan.
Ordiziak goitik behera kontrolatu zuen partida, eta atsedenaldira 7-22 aurretik joan zen, hiru entsegu eta zigor kolpe bat sartuta. Bigarrenean sendoago zelairatu ziren etxekoak, eta markagailuan gerturatzea lortu zuten (17-25), baina Simpsonek laugarren entsegua lortu zuen Ordiziarentzat 63. minutuan, eta partida ia erabakita utzi (17-32). Partida bukatzerako, Huxfordek eta Krollek entsegu bana lortu zuten Goierriko taldearentzat.
VRACek 62 puntu ditu orain, Ordiziak 60 eta Santboianak 59. Hiru talde hauetako bi sailkatuko dira lehen liga erregularreko lehen bi postuetan. Bi jardunaldi falta dira liga bukatzeko.













